inprimatu
Illeta-eresia
Izenburua:
Illeta-eresia
Sinadura:
Jauregi Etxenagusia, Luis [Koldobika] (Jautarkol)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Jauregi, Koldo

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1927
Argitalpenaren urtea:
9
Alea:
102.zk.
Orrialdea:
90

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Illeta-eresia

 

Jauregi, Luis

 

 Ia negarrez igotzen nintzan

 kanposantura lenago:

 orain, billera txoroak baņo,

 kanposantua naiago!.

 

 Bakardadea orain naiago

 dantza ta izkanbilla baņo:

 argatik pozez aratsaldero

 noa kanposanturaņo.

 

 Ba-dakit orain nola ari illekin

 ixil-ixilik izketan:

 ora zergatik gizonagoa

 len baņo naizen denetan.

 

 Adiskideak...! Ez egin negar

 iltzen naizen egunean:

 ¨zergatik negar, gau gaitza jun-da

 euzkia piztu denean?

 

 Biotzez ta aoz otoitz beroak

 egan bidali Zerura...

 T'esan: Gaur il da Euskal-Erriko

 olerkari gaxo ura.

 

 Adiskideak...! Ez egin negar

 nere illobi bazterrean:

 exeri t'egon ixil-ixilik

 nekin izketa luzean.

 

 Arrizko gurutz aundi bat baizik

 ez nere gaņean jarri;

 eta lorerik zeren eskutan

 aruntz netzat ez ekarri.

 

 Baņan, ez kendu gurutz-alboan

 jaioko dan untzorria,

 ta ez uxatu gurutz-gaņean

 kantari dagon txoria...

 

 Nere illobiko gurutz

 arrizkoa,

 esnatu-arte zaindu

 nere loa.

 


inprimatu