inprimatu
Illeta-eresia
Izenburua:
Illeta-eresia
Sinadura:
Jauregi Etxenagusia, Luis [Koldobika] (Jautarkol)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Jauregi, Koldo

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1927
Argitalpenaren urtea:
7
Alea:
333.zk.
Orrialdea:
3

Illeta-eresia

 

Jautarkol

 

 Ia negarrez igotzen nintzan

 kanposantura lenago;

 orain, billera txoroak baño

 kanposatua naiago.

 

 Bakardadea orain naiago

 dantza ta izkanbilla baño;

 argatik pozez arratsaldero

 noa kanposanturaño.

 

 Badakit orain nola ari illekin

 ixil-ixillik izketan;

 orra zergatik gizonagoa

 len baño naizen denetan.

 

 Adizkideak...! Ez egin negar

 iltzen naizen egunean;

 ¡zergatik negar, gau gaitza jun da

 euzkia piztu danean?

 

 Biotzez ta aoz otoitz beroak

 egan bidali Zerura...

 t'esan: Gaur il da Euskal-Erriko

 olerkari gaxo ura.

 

 Adiskideak...! Ez egin negar

 nere illobi bazterrean:

 exeri t'egon ixil-ixillik

 nekin izketa luzean.

 

 Arrizko gurutz aundi bat baizik

 ez nere gañean jarri;

 eta lorerik zeren eskutan

 aruntz netzat ez ekarri.

 

 Bañan, ez kendu gurutz-alboan

 jaioko dan untzorria,

 ta ez uxatu gurutz gañean

 kantari dagon txoria.

 

 ***

 

 Nere illobiko gurutz

 arrizkoa,

 esnatu arte zaindu

 nere loa.

 


inprimatu