inprimatu
Gustavo Adolfo Becquer'ri
Izenburua:
Gustavo Adolfo Becquer'ri
Sinadura:
Jauregi Etxenagusia, Luis [Koldobika] (Jautarkol)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Jauregi, Koldo

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1928
Argitalpenaren urtea:
10
Alea:
117.zk.
Orrialdea:
330

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gustavo Adolfo Becquer'ri

 

Jauregi, Luis

 

 Eguzkiraņo egan-eiteko ega sendoaz,

 etorri ziņan lurrera,

 mendi-buruko arkaitz-gaņean kabia daukan

 arranoaren antzera.

 

 Baņan, ai! goian egan-ein baņo, naigo izan zendun

 lorez-lore ementxe beran,

 loretegian loretik-lore an-or dabilen

 mitxirrika baten eran.

 

 Argatik zure bertsoak, Becquer, mitxirrikaren

 egoen antzeko dira:

 polit-ariņak, baņan, ai! autsa, mitxirrikaren

 ego-autsaren dirdira.

 

 Baņan ez dute zure bertsoak biotza usteltzen

 Campoamor'en antzera:

 zure bertsoak, loreak dira, ta arenak berriz,

 lore-tarteko sugera.

 

 Zoritxarraren beazun-miņa edan zenduan

 maitasunaren besotan:

 ta zure miņa, zure negarrak, biotz osoa

 irauli zendun bertsotan.

 

 Ta zure egoak, ego ariņak, erre zenitun

 maitasunaren garretan,

 t'egan-eiteko kemenik ez-ta, erori ziņan

 bideko lokatz-tartetan.

 

 Antxen negarrez egin zenitun oraindik ere

 negarrez dauden bertsoak:

 argatik ainbat atsegin zaizkit, ta irakurtzean

 ixurtzen ditut malkoak.

 

 Bide zuzena galduta askotan ibili ziņan

 zorionaren usmoan,

 baņan ez zendun zorionaren asnas gozorik

 nabaitu zure ondoan...

 Goiko Jaun onak orain eukiko al-zaitu, Becquer,

 zorionaren kolkoan...!

 


inprimatu