inprimatu
Gure erria
Izenburua:
Gure erria
Sinadura:
Jauregi Etxenagusia, Luis [Koldobika] (Jautarkol)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Jauregi, Koldo

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1922
Argitalpenaren urtea:
2
Alea:
80.zk.
Orrialdea:
1

Gure erria

 

Jautarkol

 

 Basetxe zuri,

 alayak an-or

 muņo ta ibar zabaleran,

 an or lurrean

 etzanda dauden

 arkume zurian eran;

 

 mendi goi-goyan

 laņo-tartean

 arrizko artzai-txabola,

 ta mendi-zear

 su-gurdi beltza

 ke ta garra dariola;

 

 etxe pilla bat

 alkarren gainka

 eleiz nagusi-ondoan

 umeak egon

 oi-diran eran

 bere amaren alboan;

 

 nun-nai jauregi

 eta tximini

 luzedun ola lantsuak

 ta tximiniak

 baņo gorago

 gure eleiz-zarren buruak;

 

 T'eriok zaintzen

 artzayak bere

 artaldetxoa bezela,

 mendi sendoak

 beren tontorraz

 zerua jotzen dutela.

 


inprimatu