inprimatu
Gaur eta biar
Izenburua:
Gaur eta biar
Sinadura:
Jauregi Etxenagusia, Luis [Koldobika] (Jautarkol)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Jauregi, Koldo

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1921
Argitalpenaren urtea:
3
Alea:
25.zk.
Orrialdea:
12

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Gaur eta biar

 

Jauregi, Koldobika

 

 Auxe naiz orain: gaztetasunak nire buruan

 dirdits-dagi, ta kemenak su eta gar barruan

 kemenak su-gar barruan.

 

 Biztaldiaren udaran nago; nun-nai argia

 nun-nai beroa dakust. ­Udara dan pozgarria!

 ­Udara dan pozgarria!

 

 Ez dakust ekaitz gaitzik dakarken laņo beltzarik

 ortze argian euzki gartsua dakust bakarrik:

 euzki gartsua bakarrik.

 

 Alditxo baten-barru, baņa, bai-da itzaltzen sua

 ta uda ondoren ere bai-dator beti negua;

 bai-dator beti negua.

 

 Bai, etorriko zait laixter-bai-laxter negu beltz-otza

 eta nigan be bai-du botako edur izotza.

 ­Urteen edur-izotza!

 

 Ta bein-edo-bein nire argazki auxe orduan

 bai-det artuko, orain lez, esku dardaritsuan

 nire esku dardaritsuan.

 

 Eta maiteki esango diot nire inguruan

 jolas-dagin illobai: ­Ara, ba, auxe izan niņuan!

 ­Ara, ba, auxe izan niņuan!

 

 ­Poztuko al-da orduan, arren, nire gogoa

 bai-dijuala-ta laister Aberrira gaxoa,

 poztuko al-da gaxoa!

 


inprimatu