inprimatu
Gaueko otoitza
Izenburua:
Gaueko otoitza
Sinadura:
Jauregi Etxenagusia, Luis [Koldobika] (Jautarkol)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Jauregi, Koldo

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1931
Argitalpenaren urtea:
13
Alea:
155.zk.
Orrialdea:
171-172

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Gaueko otoitza

 

Jautarkol

 

 Eguzkia sartu zan Aizkorri-ostean,

 dirdiz-dagite izarrak kiņuka ortzean,

 illargi-izpi sorgiņez jantzi da mendia

 ta itzali da ezkil-ots, otoitz-dei eztia.

 

 Baseliza zarraren babes maitetsuan,

 lar ta untza darioten lau ormen barruan,

 kanposantutxo bat lo, daukat bazterrean,

 Ernio aurrez-aurre, Txindoki atzean.

 

 Goruntz-dagi lurraren asnasa-lurriņak,

 jolas mur-murka aizetxo epel-atsegiņak.

 Bakardadeak artu nau bere altzoan

 ta ixiltasuna daukat musuka ondoan.

 

 Noizik-bein urruneko bei-txokor-orruak,

 kirkir-kanta txoliņa, ontzaen uluak,

 an beko baserriko zakur-zaunga-otsak...

 beste otsik ez, eta pakean biotza.

 

 Gaua kantari dago bere eresi ixila,

 etorria da otoitz-eske gau-ezkilla

 ta gurutzea Uzturre'n ilargi-dirdira

 dariola, otoitz-zai dago onuntz begira.

 

 Noan, ba, otoitzaren jauregi-atera

 nere eskua luzatuz,eskale-antzera.

 Ene biotza, sartu jauregi-barrura

 ta aren leyo-zulotik begira Zerura.

 

 ĢIzar oien goi-goyan zauzkadan Jaun ona,

 nere begi-eguzki, biotz-zoriona!

 Nere guda-zauriok, pitxi ederretan

 biurtu bitez laister Zure besoetan.

 

 Urrutitik zakusdan Zeru-Aberria,

 nere amets urdiņen ezti-jauregia!

 Erbeste illunan dagon gudari gaxoak

 agur-dagitzu urduri zabalduz besoak.

 

 Nere ontzia dabil ekaitzen artean,

 sartuko al zait zure kai atsegiņean.

 Nere gaurko arantza-koru au or goyan

 biurtu bekit laister urrezko koroyan.

 

 Itxaropen donea, erbeste eguzkia

 negarra poz biurtzen didan goi-argia!

 Zure musuz arantzak lore itzultzen dira,

 Zukin eriotza da zorion-dirdira.

 

 Zure eskutan il dana, ez dago ilda ziņez,

 etzanda lotan dago, lotan atsegiņez,

 gurutz-gaņean zaintzen bere lozorroa

 kantari antxen ernai zure txoriņoa.

 

 Zuk sortzen dezu nigan poz-iturburua

 ta urez josi iturria griņez agortua:

 zure asnasik gabe ez da biotzean

 lore mardulik sortzen arantzen artean.

 

 Gizona da zu gabe lur-gaņeko osbela

 ta ildako iturburuen ixuri inospela

 ta atzerri-lur malkarran, galduta bidea

 noruntz doan ez dakin itsu eskalea...

 

 Arkaitz-gaņean zutik zauden gurutzea!,

 argitu, arren, nere bizitza-bidea.

 Zugan artzeko gure naigabe-malkoak

 Uzturre'n zakust noski zabalik besoak.

 

 Zure oņetan dauden errien euzkia!

 Guzien gaiņ ixuri zorion-eztia.

 Izan biotz aularen babesa ta kaya,

 gure itxaropenaren pozezko sustraya.

 

 Izan gau illunetan izar eztikorra,

 bakardadean gure aiskide jatorra,

 bizitzaren iturri agortzen ez dana,

 maitasun-illargia, maitale laztana.

 

 Arrokeriz josia ta ametsez betea

 itsuaren antzera, galduta bidea

 dabilenari, ortik esaiozu nora

 jo bear duan negar-erri-betik-gora.

 

 Bizitza-uztarripean naigabez ta larri

 zorion-iturriko uraren egarri

 dabiltzanentzat, izan ezti-iturburua,

 izan beren zaurien sendagai osua...

 

 Sartu da odei-pean illargi betea,

 ez dakust Uzturre'ko gurutze donea:

 laņoa, uso-odei bat lez, egaka basora

 dator beko ibayaren egaletik gora.

 

 Ixil-ixilik lotan dago illen erria...

 Laņopean bildurik lo dago mendia...

 artxoak bakarrik daude ernai ortzean

 gizon lotien ordez otoitza luzean.

 


inprimatu