inprimatu
Eutsi esiari
Izenburua:
Eutsi esiari
Sinadura:
Jauregi Etxenagusia, Luis [Koldobika] (Jautarkol)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Jauregi, Koldo

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1928
Argitalpenaren urtea:
10
Alea:
109.zk.
Orrialdea:
196

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Eutsi esiari

 

Jauregi, Luis

 

 Nere arrizko mendi-txabola barreneraņo

 eldu zan zure irrintzia:

 pakezko irrintzi,dei maitetsua, euskaldun-biotz

 on baten oyu bizia.

 

 Ai, nik al ba-nu zure dei ori nere asnasez

 bertso auetan indartu,

 t'odol biurtu, t'euskaldun danon biotz-barruan

 garra dariola sartu...!

 

 Euskal-semeak...! Euskerik gabe nola liteke,

 noletan Euskal-Erria?

 ¨Zertako degu gure basoko zugaitz-gaņean

 txoririk ez dun kabia?

 

 ¨Ez al-da izkuntza geren aitonak joan-baņo len

 eman ziguten musua,

 ta aiekin beti alkartu eta lotutzen gaitun

 maitasun-laztan estua?

 

 Geren aitonak ta gure Erria maite ditugu

 ¨nolaz, ba, maite ez euskera...?

 Gerok, gure eskuz ustekabean gure illobia

 ai! egiten ari gera.

 

 Euskera il-eta, gure izatea ta izen garbia

 eroiko dira illundira.

 arrizko esi-gaņeko lorak, arrek lur jota,

 lorak be, lur jota dira.

 

 Euskaldun danok, alkar artuta, eutsi daiogun

 esiai eroi baņo len...

 Euskaltzaleak...! ­un atez-ate euskaldun danoi

 beren biotzak-eskatzen;

 ta egin dezagun danon biotzez biotz aundi bat,

 euskal-biotz bat lenbailen...

 Ta alare esia eroitzen ba-da bere azpian

 danok pozez il gaitezen.

 


inprimatu