inprimatu
Eskale bat, artzai
Izenburua:
Eskale bat, artzai
Sinadura:
Jauregi Etxenagusia, Luis [Koldobika] (Jautarkol)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Jauregi, Koldo

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1922
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
38.zk.
Orrialdea:
26

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Eskale bat artzai

 

Jauregi, K.

 

 Eskale bat nintzan ni aspaldi batean;

 aterik-ate ibilli oi nintzan eskean

 eguzkiaren suaz kiskalduta udaran,

 negu gorrian otzez dardaraz gaubaran.

 

 Ilbeltzako gau baten, elurra ari zala

 basoan galdu nintzan bildots bat bezala

 Ezurretaņo sartzen zitzaidan izotza

 aragian oi-dan lez ezpata zorrotza.

 Illun-illun guzia, zuri-zuri lurra

 ta urruti basatxean zaungaka txakurra.

 Ikara biotzean, aragian otza,

 gora ta bera egan bertan eriotza...

 Txori beltz arengandik ni igesi aurrera

 baņa ­ai! nere gain beti egan gora-bera.

 ¨Nolaz andik uxatu gau-txori beltz ura?

 Biotzak esan zidan: begira Zerura.

 Nere begiak aruntz zuzendu nituan

 ta auzpez elur-gaņean otoitz-egin nuan,

 ta antxe il-zorian otzez otoizka negola

 ikusi nun artzayen arrizko txabola.

 Txoria kabian lez, sarturik barruan

 loak bere altzoan bela artu niņuan.

 Ta ametsetan igaro nuan gau osoa:

 gau artako ametsa ibai amets gozoa!

 

 Larre eder bat nekusan mendi-egalpean

 eta artalde ugaria or-emen larrean.

 Nun-nai artzai-txabolak goyan eta beran

 arkume jayoberri zuritxoen esan.

 Udaran goiz-aldean guziok larrera,

 bazkal-ondoan berriz basoko itzalpera

 t'etzanda lo-kuluska egin-ondorean

 dilin-dala aterperontz illunabarrean.

 Beti txabola-aurrean artzaņorak ernai:

 otsoarekin nunbait bururkan egin nai.

 Amatxok maite duan lez bere semea

 artzayak maite dute bere artaldea.

 Larretan galtzen ba-da bildots ala ardia,

 aren billa an da laister artzai-nagusia:

 ta an dabil mendiz-mendi arkitu-artean

 ta arkiturik musuka dakar bizkarrean.

 Orduan jai-dagite mendian artzayak

 t'entzun oi-dira an txistu ta abesti alayak.

 Besotan dabilkite laztanka gaxoa

 jaten damayotela esne ta taloa.

 Ayen maitasun onek txoratu niņun

 ta oyekin bizitzea an erabaki nuan,

 ta artzai-nagusiari negar neriola

 eskatu nion antxe neretzat txabola;

 ba-neukela ortako biotzean garra

 t'otsoa birrintzeko besotan indarra.

 Nagusia au entzunda poz-poztu zan ziņez,

 t'erantzun zidan artzai danai ots-egiņez:

 Ba'degu gaurtik beste artzai bat, mutillak:

 ­agur-dagiogun, ba, jasoaz makillak!

 Gero kendu zizkidan eskale jazkiak

 ta jantzi nitun artzai-soņeko garbiak.

 Belaxe beste artzai-mutillen ondoan

 asi nintzan poz-pozik nere artzaingoan.

 

 Emen ­ai! bukatu zan ner'amets gozoa

 t'elur-tartean esna nintzan gixajoa.

 Orduantxe eguzkia piztu zan mendian

 ta itzaltzen asi zidan izatrak ortzian.

 Geroztik urte asko, Jauna, igaro dira.

 ta itzali etzait zure begien dirdira.

 Gaur zinez egin nazu Zur'artzai-mutilla

 t'eman didazu zure artzayen makilla,

 jantzi didazu artzai-soņeko txukuna

 ta biotzean piztu artzai-maitasuna.

 Baņa ­ai! etorriko da belaxe negua

 ta il lezake elurrak gaur piztu dezun sua.

 Jauna, zure asnasez jarri su-garretan

 su ori beti nere biotz ta zaņetan,

 elur-tartean galdu dan arkumetxoa

 bizkortu dedin nere kolkoan gaxoa.

 Zuk lez maite dezadan nere artaldea

 artzai on bat egizu lengo eskalea.

 


inprimatu