inprimatu
Enarak
Izenburua:
Enarak
Sinadura:
Jauregi Etxenagusia, Luis [Koldobika] (Jautarkol)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Jauregi, Koldo

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1922
Argitalpenaren urtea:
4
Alea:
40.zk.
Orrialdea:
57

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Enarak

 

Jauregi, K.

 

 Egan dijoaz txio ta txio

 enarak mendi-aldera,

 ekaitz-aurretik etorri oi-dan

 odei beltzaren antzera.

 

 Baserri kaxkar ta uri aberats

 gaņetik igaro dira

 ta erri guziak arriturikan

 txori beltz aiei begira.

 

 ¨Noruntz dijoaz? ¨Zergatik ain goiz

 iges-dagite gaxoak

 beren maitasun-kabitan otzez

 dar-dar utzita umetxoak?

 

 ¨Nork uxa ditu gure aurtxoen

 pozgarri ziran txoriak?

 ¨Ez al-zituan, ba, uxatzen beti

 gugandik negu gorriak?

 

 Agur, ba, txori ego beltz, agur

 gure ametsen irudi.

 ­Ai! gaurko zuen txio samiņak

 biotz-negarra dirudi...

 

 Baņa aiek beti txio ta txio

 laixterka egan aurrera,

 Jerusalen'go alboan dagon

 menditxo baten gaņera.

 

 Baņa ¨zer da gaur mendi-gain ortan?

 ¨Zer dira irrintzi ta ojuok?.

 ¨Gorroto-itxaso nastuaren ots

 t'ekaitzan txistu t'orruok...?

 

 Gorrotoa bai mendi osoan

 su-garretan gorrotoa...

 ­Ta mendi-goian gurutz batean

 zintzilik beren jainkoa...!

 

 Ara enarak txio ta txio...

 Orra etorri mendira...

 Gurutz-albora txio ta txio

 Jaunagana eldu dira...

 

 Eriotz beltza zearka egan

 gurutzen-gaņean ernai,

 Jaunarengana etorritzeko

 Jaunaren baimenaren zai...

 

 Jaunak deadar aundi bat dagi

 ta makurtu du burua...

 Deadar dagi lurrak ta lotsez

 itzali da euzki-sua.

 

 Ixil-ixilik menditik-bera

 enarak egan dijoaz

 arantza bana daramatela

 bakoitzak bere mokoaz...

 

 Ixil-ixilik Gurutz-albotik

 datoz Gogo maitaleak...

 ­Jaunai kenduta, zenbat arantza

 dakarzkiten ­ai! gordeak...!

 

 ­Nork euki leizken bere egoak!

 ­Nork izan-beren biotza,

 beren eztiaz eztitutzeko

 jaunan naigabe mingotza...!

 


inprimatu