inprimatu
Bizitz-menditarra
Izenburua:
Bizitz-menditarra
Sinadura:
Jauregi Etxenagusia, Luis [Koldobika] (Jautarkol)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Jauregi, Koldo

Argitalpena:
Argia.
Urtea:
1925
Argitalpenaren urtea:
5
Alea:
233.zk.
Orrialdea:
1

Bizitz-menditarra

 

Jautarkol

 

 Ebro-ibaiaren

 ertzean nago

 nere mastian etzanda;

 esker-aldean

 Bero ospetsua

 ezkuira, berriz, Miranda.

 

 Artaldetxo bat

 an-or etzalda

 ausnartzen nere ondoan:

 ibaitik aruntz

 su-gurdi beltza

 bide zurian alboan.

 

 Ebro'tik onuntz

 erri txiki bat

 muñotxo baten gañean,

 bere etxe zarrak

 alkarren gainka,

 eleizaren bazterrean.

 

 Antxe bizi naiz

 paketsu ta alai

 baserritaren antzera,

 nere etxetikan

 eleizatxora,

 mendi-goitik ibarrera.

 

 Masti gazte bat

 ibai ertzean

 ba-det neonek jarria,

 mendian beste

 zarbat ere bai

 mats beltzez dana josia.

 

 Etxe-alboan

 barasatxo bat

 barasatxoan txabola,

 uda-arratsalde

 beroenetan

 maite oi-dedan kaiola.

 

 Arsulo baten

 upel bat ardo

 otza, elurra lakoa,

 ta mandioan

 garagar, gari,

 lur-sagar eta lastoa.

 

 Artzaia naiz ni

 ta artzaintzan nabil

 orain iru bat urtean;

 lareun bat ardi,

 bildots, arkume

 ba-ditut nere mendean.

 

 Ardi galduan

 billatzen ekin,

 sendatu gaxo diranak,

 gaiztoenak jo,

 goiz-goizetikan

 eraman larrera danak;

 

 sakote zarra

 zintzillik artu,

 eskuan, berriz, makilla,

 ta ibartik zear,

 mendian gora

 ekin otsoaren billa;

 

 arratsaldean

 exeri lasai

 mendiko zelai epelan,

 edo ardiei

 begira, egin

 nere mastian zerbait lan;

 

 bestetan, berriz,

 poz naigabeak

 bertsotan barrendik bota,

 ala bat-batez

 ardi motelak

 esnatu txistua jota...

 

 Au bai bizitza

 atseginkorra!...

 Bakartasun paketsua!...

 Bakartasuna,

 zu zera Goiko

 zorionaren kutsua!

 

 Nolaz geienak

 naiago dute

 zu baño guda naspilla?

 Zugandik urrun

 nola dabiltza,

 gaxook zorion-billa?

 

 Emendik jun zan,

 or bean dago

 gizon gaizkille-andurra;

 pake izateko

 guk aski degu

 Jaunai diogun beldurra.

 

 Txiro baña alai,

 naikerik gabe,

 beti Zerura begira...

 Atoz, nerekin,

 zorion-zale,

 atoz, gaur nekin mendira.

 

 Emen poz-eztiz

 beteko zaitzun

 miñez daukazun biotza;

 mendi onetan

 urtuko zaitzu

 barruan dezun izotza.

 

 Emen berriro

 maiteko dezu

 ia aztu zaitzun Jainkoa

 t'entzungo dezu

 poza darion

 Aita Onaren mintzoa.

 

 Jaun Onak bekit

 urte askotan

 neri bizitz menditarra;

 ez da neretzat

 or beko griñen

 naikeri-itsaso zakarra.

 


inprimatu