inprimatu
Biozkadak
Izenburua:
Biozkadak
Sinadura:
Jauregi Etxenagusia, Luis [Koldobika] (Jautarkol)
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Jauregi, Koldo

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1926
Argitalpenaren urtea:
8
Alea:
89.zk.
Orrialdea:
651

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Biozkadak

 

Jauregi, Koldobika

 

 Loretegian sartu nintzan beiņ

 udaberri goiz batean,

 ta arrosa gorri mardul-mardul bat

 zegoan lore-tartean...

 Intza-tantozko koroi ederra

 dirdizka buru-gaņean...

 Arro ta tente, zoragarria

 erregin baten antzean.

 

 Erregin baten antzean zegon

 arrosa mardul arroa

 nere beatzez ebaki nuan

 ta il zan negarrez gaxoa.

 Usaitu nuan asetu-arte

 bere usaiaren gozoa,

 ta zubi-goitik ibai-gaņera

 bota nuan loretxoa.

 

 Etxe-aldera pozez nijoan

 bitartean

 odol-iturri bero bat neukan

 biotzean...

 Orra, or bizitz-lorategiko

 baratzean

 gerta-oi-dana, poz-atsegiņen

 ondorean:

 Oņaze-iturri ta arantz zorrotzak

 biotzean...

 


inprimatu