Euzko-mendiya
Samaiko-Zulo (Lizardi)
Len arranuak bizi ziraden
Zure arkaitz gogor-artetan,
Gau eta egunez, begi zoliyaz,
Euzko-Aberriya-zainketan...
Arrotz-gudozte-bumi-diztira
Urrun-ibarran sortzian,
Euzkel-erriko gaztigu-deya
Arrano-oyuba oiomen-zan.
Ta gure, gaste, eme ta ume,
Ots ori entzunik, batian,
Zure arkaitzetan, Aberriyarren,
Garai-eziņak ei-ziran!
***
Gaur, zure aitzetan, arraso-oyubak
Ixildu ziran osoro...
Bele zitalak, zure gain-jabe,
Ega ta krazka dagi arro...
Berdin arrotzak, bele-iduriyan,
Gure gain dabiltz txit-ernai,
Euzkel-erriya ilotz ustela
Noiz biurtuko danik zai!
Euzko-belarriyak gortu dira...
Mendi-arranua aldendu zan...
Banakaturik gabiltz euzkuak,
Batuta egon-biarrian!...
***
Mendi-ixurkiko errekatxuak
Tamal orren berri eztaki;
Ta, lore-janzkiz, jayo-berriya,
Berontz dijua, lasterki...
Mendi-garaiko zuaizpe-geritzat
Estaltzen duen iturri bat,
Euzkera garbiz abes-dagiņa,
Du errekatxuak amatzat...
Ta, ala duala, lorai musuka,
Emen igeska ta or jolasti,
Amagandikan ikasitako
Euzko-ots gozuak dabezki...
Baņo, bat-batez, zelaira elduta,
Bertan lotu da, geldurik,
Berak ulertzen ez ditun itzak
Euzko-ezpaņetan entzunik...
-"Ai!..., al ba'nuke ezina dana...
Gorantz igesi al ba'nuke...!
Nere ur garbiyak al ba-nituke
Maite-iturriyan berriz gorde...!"
Ta, orixe esanda, goiko laņuaz
Bere ur argiya geriztu du...
Ta, ixil-ixilik, ikaraz dua,
Zorion-oroyaz negartsu...
Uritik ziar sartu da gero
Ortik loituta aldendu da...
Ta atseden-guraz, azkenik, dario
Itxasuan bere malkotza.
Itxasuak, berriz, uintzar aztunaz,
Zigorka diardu, izugarki,
Asabeakaz aiztuta dagon
Erri-errukigarriyari...
***
Euzko-mendiyan, ori ikusita,
Olerkariyak negar-dagi
Baņo, bat-batez, biyotz-ikaraz,
Jeiki da, arraso-otsa entzunik!
-"Euzkadi dezu zure Aberriya
Ezna-zaite ba, Euzkel-erri"...
Ta elkarturikan, igaz bezela
Ekin zayozu arrotzari
Zutik mendiyan, ero-poz-garraz
Olerkariyak be ots-egin du!...
Oyartzun-otsak, gain gustiyetan,
Erantzun diyo, argi-sutsu...
Ta, beko ibarra begiyaz jorik,
Orko zarata ulertzen du...
Lotan zegoen Euzkel-erriyak
Bere logurea astindu du!