inprimatu
Asaba zaarren baratza
Izenburua:
Asaba zaarren baratza
Sinadura:
Agirre, Jose Maria (Lizardi, Samaiko-Zulo, Zarauz'tar Sabin)
Urkizaren iruzkina:
(Zat.)
Egilea(k):
Agirre, Jose Mari

Argitalpena:
Yakintza.
Urtea:
1933
Argitalpenaren urtea:
1
Alea:
6.zk.
Orrialdea:
407-414

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Asaba zaarren baratza

 

Lizardi

 

 Baratz-erdian dut arki

 amona: alderoka dator,

 begi galduak noranai...

 eriotzak dakar besalagun,

 bere buruz ezpaita gai.

 

 ***

 

 Sar eta... zuaitz yantziak.

 Urrats bat egin, ta... adar uts.

 Oroipen-txoriez zeuden

 beterik: ni ikus ta, bat batean

 egoei eragin zien.

 

 ***

 

 Nigana datoz nasian...

 adiskide min maiteak!

 Barru muņeko gauean,

 su itzalitako zarra gar gorri

 dabilda biur naiean.

 

 ***

 

 Belar gaiztoak yan ditu

 nire bidexka izkutuak...

 Ale bakanak dakartzi

 bide gaņeko mastiak, eta

 ortziak peitu du eguzki (palta du).

 

 Urte yoanen zitala!

 Zuek zarpildu-itzalia

 lenera nork lekardake?

 zabal naroa nuen baratza,

 gaur ain estu, gaur ain gabe!

 

 ***

 

 Baratz-erdian dut arki

 amona: alderoka dator,

 begi galduak noranai...

 Eriotzak dakar besalagun

 bere buruz ezpaita gai.

 

 ***

 

 Amona, zatozkit, otoi

 biloba laztan ezazu,

 esan zadazu "biloba".

 Itz ori soilki, zarrak ondu dit

 ardoa oi dun bezela.

 

 ***

 

 Biraka asi zan, dei ta dei:

 aita dei ta ama; aurtzaroko

 lurrak irentsi-lagunak...

 Zarrez birrumetu danez-gero

 menbeko darabil lenak.

 

 ***

 

 Errukarri! Lausorik du

 gizargia begietan...

 Non-nai aldiaren sitsa!

 Zu'ka mintzo zitzaidan,

 zaldun arrotza bai nintzan.

 

 Laztan dut. Bera, arrituta,

 begi-begira dagokit.

 Gero, geldiro: "Norzaitut?..."

 Euskeraz ark niri galdegiņa

 gogoan besterik ez dut.

 

 ***

 

 Nire begien suz sutu

 naiez arenak, diotsat:

 "Biloba nauzu, zarrena...

 "zure marrubi gorriak iņoiz

 "ostutzen oi nituena..."

 

 ***

 

 Oroi ote?... Begietan,

 zalantza dut tximistarik

 iragan zuelakoa.

 Burua igurtzi zidan astiro,

 esanaz: "Zu...? Zu?... Gaxoa!"

 

 ***

 

 Ta asi zan biraka berriz,

 il zarrei oska,

 eriotzaren egarri...

 Bizitzaren ondar-aleak (azken-aleak)

 larraņean eultzen ari!

 

 Oraņa. Ta, ara, bidean, baldarņo,

 mutiko bat guregana:

 ark birbiloba, nik seme.

 Ikus amonak, bertan gelditu,

 ta aren eztizko irri-parre!

 

 ***

 

 Laztan du, pozak zoratzen:

 "i aut, orain akust ongi!" (Ez "i aiz")

 (diotsa). I aut, bai, olako..."

 Ta... nere izenez igurtzi zuen

 burutik oņetaraņo.

 

 ***

 

 Lena zegoen oraņaz

 ele-gozoka. Bitzuok

 mintzo beraz ziarduten.

 Ene asaben lokarri zarra,

 Yaunari zor, etzan eten.

 

 ***

 

 Etorkizuna. Ordun eguzkiz yantzi zan

 asaba zarren baratza;

 ordun, zuaitzak igaliz;

 ordun baratza leneratu zan

 mugak berriro zabaliz.

 

 Ta len ikusi-gabeko

 zuaitz berri bat zegoan (abertzaletasuna)

 erdian, guzien buru...

 Aren gerizak erri-baratzak

 eziņ-ilkor egin ditu.

 

 Nire Tabor-mendi: nire

 baratz zarraren antzalda!

 egi, mami, biur adi

 lenaren muņak aldatu beza

 baratz zarra baratz berri.

 

 ***

 

 Aberriaren abots eztia

 gogamenaren ezkon zuria,

 ekatzan esku guria,

 atorkit geldi geldia,

 uztagun aldikoz, Euskalerria.

 

 Eder aunagu, mintzo yoria,

 eder benetan, garoz yantzia

 larre-loretik basa-eztia,

 basotik euskal-mamia,

 laister sortzen al duk Olerkaria!

 

 ***

 

 Ta, ala Yaunaren gogo ba ledi

 nik gogo dudan bezain gartsuki,

 euskotar azal ta mami,

 gure erriaren olerki

 garaia norbaitek lenbailen begi!

 

 ***

 

 Bana nik, izkuntza larrekoa,

 nai aunat ere noranaikoa

 yakite-egoek igoa;

 soņa zar, berri gogoa,

 azal orizta, muin betirakoa.

 

 ***

 

 Ez adi beldur, nere Maiteder:

 baserriz landa nai aunat ager-

 -arazi, bazterrik bazter,

 arroki; ezpaitun ezer

 lurbiran ederrik i bezain eder!

 

 Gogamenaren ezkon ez-antzu,

 eztei-ondoko bide dinagu.

 Otoi, Yauna, ibilgo-buru,

 maitasun-edermen-zitu,

 aur begi-argirik anitz bekargu.

 

 ***

 

 Itxaso bare, zelai urdiņa,

 muga-biribil, belar-berdiņa,

 goizaldea duk sorgiņa!

 dirdaiez ikus egiņa

 mende-neurle dugun gurpil ariņa...

 

 ***

 

 Iguzkipean ugartedia...

 Ur zabalean oial zuria...

 Zuaitz arrotzen azpia,

 eun urdiņek itzalia!

 Or bide zetzan Gerbault bakartia.

 

 ***

 

 Lekaro zabal, lurraren gerri,

 ondardi kixkal eriogarri:

 bidazti-begiek sarri

 aidean baso ta iturri:

 bertaratzekoan... ondarra gorri!

 

 ***

 

 Dagigun arraun Izotz-errira,

 zarren aztarrik danentz begira:

 amaika yoan ta bira

 eginik igaz baitira,

 eskuan arpoia, soņean zira!

 

 ***

 

 Legorra zuri, beltz itxasoa:

 izotz bat untzi gure ibilgoa...

 Xoil, egazti bat diyoa

 odeien senide, zabal egoa...

 

 Kanta ditzagun ango gau luze,

 ango ilunabar su gorriz bete;

 gizonek elurra aterpe;

 lurralde gizenik gabe;

 gure Euskalerriaz ain guziz beste!

 

 ***

 

 Iri nagusi, giza-erlauntza,

 zorapenezko aruntz-onuntza,

 sumabearra, yakintza,

 sal-eroste ekurugaitza (eziņegona, ezingeldia)

 gure elkar-indarrak itzuli bitza!

 

 ***

 

 Ortzi oro ta egute oro

 yaso, ikus-ala, ta abes gozoro...

 Apaindu zemaitarako:

 adi gai adirazteko

 gizaki guzien alderdi ta asmo.

 

 ***

 

 Ta, beko gaiok agor ezkeroz,

 Iguzki'k ezin urtuzko egoz,

 (Ikar'ek ez bezelakoz)

 goazeman, zerura igoz,

 izar urdiņetaraņoko asmoz!

 


inprimatu