inprimatu
Zerua zerua zaritzat
Izenburua:
Zerua zerua zaritzat
Sinadura:
Borda, Itxaro
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1979
Argitalpenaren urtea:
Alea:
841.zk.
Orrialdea:
38-39

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Zerua zerua zaritzat

 

Borda, Itxaro

 

 1

 

 Nere bertsoak ez du eginen

 geroko jenden otoitza

 Ez baita fede suharrenari

 egoki zaion egoitza

 Beldurrarekin gordez dabila

 bidean gaizo zikoitza;

 Barkatu beraz hunkitzen badu

 Kristau gutarik bakoitza!

 

 2

 

 Aspaldi bada galilear bat

 kurutzean hil zutela

 Erromanoen kontra herria

 jazar arazi zuela...

 Diot nik bertsoz harek zerua

 askatasuna zukela

 Eta gaur egun solas berdina

 guzien baitan duela...

 

 3

 

 Izpirituak aurkitu zuen

 bide argian indarra

 Elizak ere ikusi bertan

 zaukala haren beharra;

 Kurutzearen izen sainduan

 lehertzen zuten belharra

 Eta pagano abere hetan

 sortzen fedezko pindarra!

 

 4

 

 Jende xumeen bihotz barnetan

 jarri dute herabea

 Erakutsirik deabru beltza

 eta infernu labea,

 Ez da gizona daraman sailan

 osoki bere jabea

 Bekatorosak bakerik ez du

 baizikan atsegabea...

 

 5

 

 Martiro gogo kartsu guziak

 badabiltza hebainduak

 Sakrifizio debaldezkoek

 bait dituzte gohainduak...

 Zeru ateak negar odolez

 diratezke hor zainduak

 Kristo izena ibiltzen duten

 denak ez dira sainduak!

 

 6

 

 Hilhotzen usna kirets ustelaz

 senditzen usatuago

 Burua apal apalik doa

 beti, eta humilago

 Gizon ahula mundu hontako

 aferetan sartuago;

 Zeru goretan jainkorik bada

 gutarik urruti dago...

 

 7

 

 Elizan segur baditazke bai

 geroaren segurantzak

 Baztertzen ahal dira jadanik

 gaizki giteko usantzak

 Atseginetan ibil ezean

 hartu gaitzan akabantzak

 Deabruaren utzi ditzagun

 kantu bertso eta dantzak...

 

 8

 

 Gu bekatoros galduentzat da

 bertutearen izari

 Elizak egun ematen digun

 zerua zerua sari...

 Kupable sendi direnek hartan

 dute fedea ezarri

 Baina nik bizi nahi dut uros

 oraindik ez eta sarri...

 


inprimatu