inprimatu
Xabier Lete-ri bertsotan
Izenburua:
Xabier Lete-ri bertsotan
Sinadura:
Borda, Itxaro
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
765.zk.
Orrialdea:
40

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Xabier Lete-ri bertsotan

 

Borda, Itxaro

 

 "Euskal herri nerea behar zaitut maite"

 Solas ederregorik munduan ez daite

 Herri batentzat egun arnasa emaite

 Ederra da bai eta euskaldun izaite

 Xabier hartu sailan luzaz joan zaite.

 

 Xabier Donapaleun zaitut nik aditu

 Nere ahal ezina lastar da haunditu...

 "Ni naiz" horrek erroak nondik ote ditu?

 Bihotza ilun baitzait pilpiraz eritu

 Zure erranak ditut barnetik senditu...

 

 Nere haur amentsa da egia bihurtu

 Denboraren elurra eguzkitan urtu

 Lehenego banintzan beldurraz uzkurtu

 Eta kopeta gaina bazaitan zimurtu

 Askaturik, kateak hor ditut apurtu

 

 Euskal herri guztiko poeta sakona

 Hitzaren aurre horten isilik dagona

 Askatasun gostua bait da oso ona

 Kantatzen duzu beti "Hemen naiz gizona..."

 Ba dirudi zu ziren guretzat aitona...

 

 Nik uste maite dugun gizon bere jator

 Urepelen sortu den artzaina Xalbador

 Hura bezala Nafar alorretik nator

 Xalbador ibili da beti aintzinakar

 Zeukan itzal goxoa bekigula etor!

 

 Zur'ahoan hitzak du gezurra irestan

 Eta guk bat batean egia miresten

 Orduan bi begiak badituzu hesten

 Poesiaren hatsa duzu erdiesten

 Zu bezela Xabier diot "dut sinesten"!

 

 Bertso hauk eman ditut papera gainean

 Donapaleun kantari izan zarenean

 Zuhauri mintzatzeko bildur nintzanean

 Hitzaren indarra dut aditu zainean...

 Zuri beha egon naiz sala ilunean...

 


inprimatu