inprimatu
Urtarrillaren 1eko hasarreaz!
Izenburua:
Urtarrillaren 1eko hasarreaz!
Sinadura:
Borda, Itxaro
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1064.zk.
Orrialdea:
41

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Urtarrillaren 1eko hasarreaz!

 

Borda, Itxaro

 

 Nola oiloen inguru hortan

 beroki dauden xitoak,

 Euskarak hala, kultura mailan,

 baditu bere mitoak:

 Poetak eta bertsolariak

 dira barnean itoak,

 Euskal Herriko «argi» ederrak

 ditugu arras pitoak!

 

 Ni orain nago nardaturikan

 bihotzean dut haserre.

 Beharko ditut kartzeletako

 horma ilun hotzak erre.

 Borroka honek egia erran

 ez nau lotsatzen batere:

 Galtzea segur dutala dakit,

 baina denak dira nere!

 

 Hitzaren dohain paregabea

 daukatelakoz ahoan,

 Ikasi dute zuzenki haiek

 solasa nola badoan,

 Atseginekin bizitzen dira

 ohorearen lanoan:

 Haier barkatu, haier milesker

 diot euskara sanoan...

 

 Batzuetan bai, urtats gauetan

 etortzen zerait kexua,

 Zergatikan guk merezi dugun

 handikien mexprexua:

 Poesi lana goresten dute

 gero gordinki sexua

 Farisau hauek errez onartzen

 dutela konpromexua...

 

 Aritzen dira nondik jalgiko

 zaioten fama kilikan,

 Boterearen jaun debalderi

 denak ipurdi milikan:

 Idazten guti, mintzatzen asko

 ezin daude ixilikan,

 Euskaldun trastu herrestak nahi

 lituzketela hilikan...

 

 Euskal kultural mundua dugu

 aspaldi emana santu,

 Okaztagarri diren guzier

 molda ditzagun bi kantu:

 Igelak ere behin batean

 urguluz baitziren kantu,

 Ez da komeni egitea gaur

 deusentzat hainbat espantu!

 

 Batasunaren mito urrunen

 zorabiak ditu hartu

 «Euskara hauxe salbatzekotan

 gaitezen denak elkartu!»

 Arrazoin hotza, denbora deno,

 behar genuke onhartu:

 Gizon horiek segitu eta

 gara oro tranpan sartu...

 

 Hemen idazten jarraikitzeko

 ez daukat beti indarrik

 Nehork ez baitu ele berorik,

 nehork ez du irrifarrik,

 Askoren gostu gure larrean

 ez da aurkitzen naharrik:

 Madarikatzen dutan herrian

 senditzen naiz hain bakarrik...

 

 Asea nago denak serio

 direlakoan ibiltzen

 Beren burua laudatzen dute,

 guti eman asko biltzen;

 Ez ote dute argi ikusten

 herria dela ixiltzen,

 Harreman hotzek errez emeki

 euskara dutela hiltzen?

 

 Sortuak gara botere hoien

 kate pizuak hausteko,

 Eskaini nahi diguten xendra

 hira laidoz erlausteko,

 Iretsi gogo gaituzten otso

 beltzen deiak eralusteko,

 Gero hilhotzak bihurtu eta

 infernuraino hausteko...

 


inprimatu