inprimatu
Tximinoa eta Kattalin gorri
Izenburua:
Tximinoa eta Kattalin gorri
Sinadura:
Borda, Itxaro
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
911.zk.
Orrialdea:
39

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Tximinoa eta Kattalin gorri

 

Borda, Itxaro

 

 Bazen aspaldi tximino beltz bat

 Baionako ferietan,

 Beldurrik gabe bazabilana

 zubigain agerietan;

 Tximino harek ikusi zuen,

 euskal bitxikerietan,

 Kattalin gorri hain gorritxu bat

 alba ahul erietan...

 

 Kattalin gorrik: «agur tximino,

 ba ote duk hik denbora?

 Larretan hara, joan gaitezen,

 bide zabaletan gora,

 Gurekin hartuz behi urdina

 ta gure gatu angora,

 Biak bakarrik, han entzuteko

 nola edertzen den lora!»

 

 Tximino beltzak, Aturri ibai

 ubelari mintzo zela:

 «Kattalin gorri, iduri luken

 ura uhiner so dela,

 Aita itsaso sakoneraino,

 gazitasunen lo gela,

 Galezinezko ohidurekin

 doan emeki horrela!»

 

 Kattalin gorrik, ordu berean,

 Txmino beltzaren hatsa

 Senditu zuen, eta segidan,

 gaixo gure mikelatsa!

 Abiatu zen haren ondotik

 aurkitu nahiz arratsa,

 Elkarrekilan jateko nonbait

 aihen beteko mahatsa...

 

 Aihen beteko mahats molkoak

 kiretsak ziren oraindik,

 Urtarrilako hotz izozduna

 iragan baitzen hor gaindik.

 Kattalin gorrik: Tximino maite

 mahats basa honek handik

 Oparotasun emanen diguk,

 maiatza loretan zain dik...»

 

 «Maiatz beroa etor dadila

 gerezien xamurtzeko,

 Uhane ibai hegiko horma

 azken batzuren urtzeko,

 Maiatz beroak erre gaitzala

 beldurraren beldurtzeko,

 Erre gaitzala, ikara harek

 uda mina agurtzeko...

 

 «Dator gaua, doa ura,

 nagola lur arrotzean,

 Gure bihotzaz behar ote naiz

 orroitu ipar hotzean?»

 Zion tximino beltzak tristeki

 hutsaren hatsa botzean,

 Kattalin gorri gorritxu hari,

 bere sakua lotzean..

 


inprimatu