inprimatu
Sujet ederrak
Izenburua:
Sujet ederrak
Sinadura:
Borda, Itxaro
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1016.zk.
Orrialdea:
39

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Sujet ederrak

 

Borda, Itxaro

 

 Nola daiteke bizi euskadi

 muga batekin ta bi zati

 ideia hori ezin dut pati,

 errespetatzen nuen haur bati

 erraten nion nindezan adi:

 kasu emak hor ixildu adi...

 

 Begiak klixkan, arin egurra

 segitu zuen hitzen lekura:

 onhartzen badut zuen kultura

 euskara eta euskoen lurra

 ez dut onhartzen, gauza segurra

 bortizkeria mentserdi hura!

 

 Gure artean dugu pentsatu

 paristar hori ongi mintzatu

 zaukula eta, ginen zintzatu,

 frantses aldera zen balantzatu

 denen bihotza hor zalantzatu

 baina egiak behar dantzatu...

 

 Nere ahizpa zakon zutitu

 ele bakoitza ere zarbitu

 ondoan bera zen atrebitu,

 barkatu jauna gaua argitu

 dautazu baina gor naiz gelditu

 erdara ez dut ez konprenitu....

 

 Euskara baita gure zuzena

 izan behar du euskaldunena

 hemen bizitzen diren jendena,

 eta za altzen aritzen dena

 dugu frantsesa beti gizena:

 etorri zauku bonben orena!

 

 Gaurko mendean sujet edenak

 berotzen ditu gure bazterrak

 Paristik jin gizon ezerrak

 baderamatzi gaien lasterrak

 miatzen hasten dira eperrak:

 Zertan den bada euskadi errak...

 

 Paristar hura zakon oldartu

 kinka larrian delakotz sartu

 frantzian behar gara elkartu,

 guk ez ginuen hori onhartu

 arrazoin onak gintuen hartu

 haren erranak lau elez txartu...

 

 Frantziak badu gure,beharra:

 udatiarrek hemen indarra,

 ta poliziek lantzen pindarra

 ongi zanpatuz euskal bizkarra

 erakusteko dela azkarra;

 bestenaz gauza dugu meharra!

 

 Errespetua dezatela utz

 trufarekilan egiteko putz

 sujet larria hemendik ikus,

 esku ezkerra urean-ikuz

 basoa bera ardurago huts,

 eta biziko gara gu urus!

 

 Nahi dutenek maita frantzia

 mundu guziko alegrantzia

 ederra baitu bere jantzia,

 ez dugu segur hitz ahantzia

 guk euskaditan gaur fidantzia

 ezarri eta zail da lantzia!

 

 Paristar horrek ditu lagunak

 berdin eleka ari zauzkunak

 solasetarik hain ezagunak,

 euskaldun gara gu euskaldunak,

 egun batean minen hagunak

 hautsiko ditu askatasunak...

 


inprimatu