inprimatu
Soinu bidea harturik...
Izenburua:
Soinu bidea harturik...
Sinadura:
Borda, Itxaro
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
864.zk.
Orrialdea:
38-39

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


faksimilea ikusteko


Soinu bidea harturik...

 

Borda, Itxaro

 

 Egunak zuen lanbroak nere

 etsidura azkarturik

 Igande baten mezatik landa

 herri elizan sarturik

 Harmoniuma alfer zagola,

 gainekoa oharturik,

 Oren osoa gelditu nintzen

 soinu bidea harturik.

 

 Ordu zelarik, ordu guziak

 bazkaltzeko mahainean

 Jarrik nindagon eliza hustu

 handi hartan ordainean

 Nere eskuak pausatu eta

 ikaran klabier gainean,

 Musikak duen indar kartsua

 senditu nuen zainean.

 

 Gogoan naukan sinfoniako

 neurriak ziren samurtzen

 Ez dakit ontsa, ez dut ikasi

 musikaren irakurtzen;

 Zer inporta du notak emanez

 bizia badut laburtzen

 Soinu zoroan atsegin hartuz

 etsipena bada urtzen...

 

 Ari nintzela mundutik urrun

 aire batekilan teman,

 Hatsak ninduen izarbeletan

 harat ametsez ereman,

 Orduan nuen buru zakoan

 biolin hura hauteman

 Eta musika ederra zela

 nihauren baitan hatzeman.

 

 Soinulari on eta trebeak

 zer lezake nitaz pentsa,

 Erranen luke: «asko uste du

 ordea delarik mentsa!»

 Ihardetsiko nioke behin:

 «bere baitako presentza

 Duke bakoitzak agertzen eta,

 zergatik naiteke zentza?».

 

 Bai egun batez nere hitzari

 ritma diot ezarriko

 Bide galduen itzal freskotan

 zoriontsu naiz jarriko

 Soinu eroak zoramen hura

 daut gogorat ekarriko

 Hatzikan utzi gabe joateko

 presta nadien, sarriko.

 


inprimatu