inprimatu
Poloniako kasuaz
Izenburua:
Poloniako kasuaz
Sinadura:
Borda, Itxaro
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1672.zk.
Orrialdea:
5

Poloniako kasuaz

 

Borda, Itxaro

 

 1

 

 Varsoviako karrika beltzak negu latzez elurretan,

 Magasinetan lerroz-lerroka jende oro beldurretan...

 Jaruselski jeneralaren tankak burdin segurretan

 Indartsuaren botere hura daukatela hezurretan...

 

 2

 

 «Solidarnosc» hau moldatu zuten, urteak iraun baleza!

 Askok zioten: «Poloni hortan primadera egin beza!»

 Abots batean ihardetsirik Rusia berari eza

 Guzien buru ezarri zuten langile bat Lech Walesa...

 

 3

 

 Gose saminak handiturikan Polonian haurren lotsak,

 Abendoaren hamahiruan zilatu ziren bihotzak:

 Udaren ordez ukan zituzten zapalkuntzaren ahotsak

 Eta tankeen gainean zauden soldadoen begi hotzak!

 

 4

 

 «Emendaizen den auzi debrua Poloniako partean,

 Poloniarrek beharko dute trenkatu beren artean...»

 Europar hauek hori diote jabaldurik anartean,

 Brejnev Varsovin ez da sartuko Reagan azkar den tartean.

 

 5

 

 Gaurko mendean gizon osteak nolaz diren gosez hiltzen

 Eta gogoko bakea gatik beste guziak ixiltzen...

 Bitxikeriak sortu loreak oraindik ditugu biltzen,

 Kontzientzi on beroarekin haiek golkoan ibiltzen!

 

 6

 

 Ez naiz ariko debalde hutsez nere gozoan negarrez

 Mendebaleko herri horretan eegortzen diren belarrez,

 Ez eta ere Poloniarrer, xendra bidexka zeharrez

 rabazteko borroka diten prediku egin beharrez...

 

 7

 

 Iduritzen zait Europe zintzo, batua dela alaino

 Entzuten baita gehiago ai! Poloni barman baino,

 Fidatzen banintz erran nezake beldurrik gabe oraino:

 «Faltsukeria ez da agertu hola nehoiz egundaino!»

 

 8

 

 Azken bertsoa etsiturikan erortzen zait espainean,

 Borondatea ukan aren deus ez dezakegu zainean,

 Itxura batez orroit gaitezen indarraren ordainean:

 Chopin-en esku zauritu hura piano baten gainean...

 


inprimatu