inprimatu
Pilota partida oragarren
Izenburua:
Pilota partida oragarren
Sinadura:
Borda, Itxaro
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1653.zk.
Orrialdea:
5

Pilota partida oragarren

 

Borda, Itxaro

 

 1

 

 Maiatzaren jendeak alegera dira

 Bidean badoatzi eguzkia gida

 Pestetako batzuek moldatzen korrida

 Gure herrian aldiz, pilota partida

 Oragarren horrekin ontsa kontent gira!

 

 2

 

 Plazetan ibiltzeko denbora ederrak

 Oro lagundu ditu, Jaunari eskerrak

 Fordinek Cousteaurekin ereman lasterrak

 Duhois eta Casetek garbitu bazterrak

 Aintzin-gibelak nola eskuin ta ezkerrak.

 

 3

 

 Errekarteko Frantxua punduen kundatzen

 Ari zeraukun eta jokoa kantatzen

 Musikak giro one betikotz landatzen

 Shooting Stars entzunikan kobreak hondatzen

 Segur herriko plazan anbiantza bazen!

 

 4

 

 Punduak eskuaraz zauzkigun emaiten

 Frantsesez, biarnesez zituen erraiten

 Hala zerbait ikasiz, akomatu gaiten

 Jean-Frantxuaren berdinik ez da atxemaiten

 Ez dut uste munduan besterik balaiten...

 

 5

 

 Caset pilotaria herri hontakoa

 Pagolan sortu eta da Teilorokoa

 Denetan irabazle, fama handikoa

 Ameriketan ere bota du pikoa

 Ordea hiru punduz galdua gaurkoa.

 

 6

 

 Ez ziren horregatik jendeak kexatu

 Pilotari guziak zituzten ospatu

 Zahar eta gazteak gero barreatu

 Ostatuetan barna partida aipatu

 Arratsalde goxoa ginuen pasatu.

 

 7

 

 Oraintxe emanen dut bertsotan azkena

 Ai zu! nahiko nuke hau balitz lehena

 Gore komitekoak, haientzat omena

 Guretzat aldiz bego gauzarik onena

 Gogo zokoan dagon orroitzapen dena...


inprimatu