inprimatu
Piarres Bidegaray, zuri
Izenburua:
Piarres Bidegaray, zuri
Sinadura:
Borda, Itxaro
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1979
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1529.zk.
Orrialdea:
5

Piarres Bidegaray, zuri

 

Borda, Itxaro

 

 1

 

 Ezarri nahi diot saldari nik gatza;

 EGIA adineko gizonetan datza:

 Hori eskribatzeko hartzen dut arkatza

 Bai eta argitzeko eztabada latza...

 

 2

 

 Bertsoetaz jendeak guti du axola,

 Nik irakurtzen ditut, zaitela kontsola...

 Ederra zen funtsean zure parabola

 Damu dut gaizo Pierres kexaturik hola...

 

 3

 

 Odola euskalduna dotale senditzen

 Diozu adiskide, zaitut konprenitzen;

 Euskalduna ala ez zainetan ibiltzen

 Harek laguntzen nerau bizirik segitzen...

 

 4

 

 Munduaren morala doala behera,

 Zaharrak otoitzean zoin gauza ederra!

 Orain bihurtu eta Jaunaren xedera

 Beldurtu ote zira ifernura lerra?

 

 5

 

 Jesus Jauna Zeruan juje handi dago

 Askok ikusi dute hala lehenago...

 Leizetan balitake giza-seme frango

 Pietate apurrik nehon ez balago!

 

 6

 

 Barkamendua diot galdatu Jesusi;

 Neri gaztetasuna etzerait itsusi

 Zuk zure begiekin dukezu ikusi;

 Nahiago dut izen Ğmamuğ haien kusi...

 

 7

 

 Nik ukaiten banu pizteko ahala,

 Bizia has nezake gogotik berhala,

 Ederra zait mundua, mamia, azala,

 Erradazu segidan: ĞEz de beti hala!ğ

 

 8

 

 Ez dut zaharren kontra lerrorik eginen

 Ez eta zerueri deusik galdeginen...

 Arrazoin handia zait egun aldeginen

 Egiaz hoberena izatu baitzinen...

 

 9

 

 Azken bertsoa zuri Pierres Bidegarai

 Donoztirin zaudela, azkarrean Jasai;

 Ar zaite otoitzean kartsu eta nasai

 Nik segituko duket leize beltzaren zai!

 

 10

 

 Ai zu Euskal herria, ez duzu bihotzik

 Ohiduren uztaiak zaduzka zu hotzik:

 Prediku egiteko badu aski botzik

 Sendimenduendako ez dauka abotsik...


inprimatu