inprimatu
Parisen fatur...
Izenburua:
Parisen fatur...
Sinadura:
Borda, Itxaro
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1982
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1681.zk.
Orrialdea:
5

Parisen fatur...

 

Borda, Itxaro

 

 1

 

 Bertso pare berria nahi dut kantatu

 Omore onarekin agurra plantatu

 Hamahiru zangoek nautela tentatu

 Parisera joan bat dut gaur izendatu...

 

 2

 

 Ahizpa Anemari Parisen postetan

 Ari zauku lanean biga ta bostetan:

 Bizikletez dabila, oinutsez kostetan

 Kargatua, gordea letra oste hetan...

 

 3

 

 Eginen dun Parisen fortuna ederra

 Eskutitzak bipiltzen, iduri eperra.

 Nahi badun trankilik bildu diru zerra

 Bide euritsuetan ez hadila lerra!

 

 4

 

 Atzeman lagunttoa letra triatzale,

 Haurrak izanen ditun tinbre kolatzale,

 Hihaur langile trebe hoien manatzale

 Hire kondu jartzeko ahal bezain zale!

 

 5

 

 Etxean denak ontsa gaitun oraindanik

 Joan hintzen eguna ahantziz jadanik

 Artoak kriban ditun aspaldi emanik,

 Eta arno berria erdital edanik...

 

 6

 

 Herrira itzuliko haizelarik laster

 Ikusiko dituzken zelai eta bazter,

 Bidaiek on egiten dine gaurko gazter

 Berdin xaharrer edo gizon ta emazter...

 

 7

 

 Eztitxu ilobatxok lodi din muturra

 Urteko ukanen din otsailan elurra,

 Anala ttipiari ekarron traturra

 Orain haizelakoan etxeko faturra!

 

 8

 

 Azken bertso honekin behar dinat erna

 Heldu baita hegotik gaitzeko galerna:

 Orobat aitak erran hura dun moderna

 Lan guti egin ezan ta ontsa goberna!


inprimatu