inprimatu
Pariseko xoriak errana...
Izenburua:
Pariseko xoriak errana...
Sinadura:
Borda, Itxaro
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1979
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1491.zk.
Orrialdea:
5

Pariseko xoriak errana...

 

Borda, Itxaro

 

 1

 

 Atzo bisitaz naiz ni Bidarten izana

 Pariseko Xoria deituarengana

 Ixtorio pollit hat harek daut errana

 Eta ustegabean sujeta emana;

 Bertsotan ezartzeko ukanen dut lana...

 

 2

 

 Miserian entzunik kanpoaren deia

 Bazen euskalduntsa bat Parisen sehia;

 Negar malkoz itoa tristerik begia

 Bidaia pagatzeko saldurik behia

 Bizitzeko behar zen asko ideia!

 

 3

 

 Etxe buries batean lanean zen hasi

 Bertako den frantsesa bortxarat ikasi

 Ardura zuzen kontra gaizki ta erasi

 Bere orroitzapenak zituen nahasi;

 Bihotz kolpatu hartan bazauken garrasi...

 

 4

 

 Nagusia bazoan artetan kalera

 Bazkari egiteko arrain erostera

 Hirurekin zetorren gizona etxera

 Emaztearekin bat ase egitera

 Sehiari emanez txarrena jatera...

 

 5

 

 Baina gure sehiak hori ez onhartu

 Komedi erhoari goiz batez ohartu

 Ausartzean ere zen emeki azkartu:

 Zituen bi txarrenak hotzgailuan sartu

 Ta arrain handiena beretako hartu...

 

 6

 

 Igandea pasa-ta ohean etzanik

 Nagusiak jin ziren jaterat azkenik

 Biek ukan zituzten sehiak emanik

 Bi arrain arras flako ta xehe lehenik

 Handiena baitzagon neskatoak janik...

 

 7

 

 Ondotik etxe hartan zertsu zen gertatu

 Ez da nehun ez nehoiz kanporat agertu...

 Sehiak beti duke nausia artatu

 Haren zerbitzuan bai ditake izertu

 Diru pixka bat ore geroko baztertu!

 

 8

 

 Kondaira hontan zer zen ondoko morala

 Irakurleak berak atera dezala...

 Guk euskaldunek ere sehia bezala

 Askapen xeheak utz, ez mira itzala;

 Askatasun osoak estali gaitzala!

 

 9

 

 Bai, segur, Bidartea ostatu pollita

 Osaba ta izeba eskertzen dakita?

 Zoazte haren gare, hauxe da komita

 Pariseko Xoriak dautzue hasita

 Omorekin beteko gogo ta azita!


inprimatu