inprimatu
La colere de Franz Dugosq...
Izenburua:
La colere de Franz Dugosq...
Sinadura:
Borda, Itxaro
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1983
Argitalpenaren urtea:
Alea:
978.zk.
Orrialdea:
39

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


La colere de Franz Dugosq...

 

Borda, Itxaro

 

 Argitzen du gogoa, haizatzen lanoa,

 Neurtu gabe handitzen dagona nanoa,

 Iturri ederra dut basoko arnoa:

 Harek sustatu eta, arrazoi sanoa,

 Bertso kokin batzuren egitera noa!

 

 ARUEK ez zukeen sekulan ikusi

 Horrenbeste gizaki, ez baitzen itsusi.

 Frantze DUBOSQ noblea, errege nagusi,

 Gure ahultasunak ez zezan ilusi

 Etorri ziren denak auzo eta kusi!

 

 Dubosq jauna dugu hemen kontseilari,

 Kulturazale jatorra eta kalakari,

 Frantses eskunarekin tarrapatan ari

 Bere alde duela zuzena kantari

 Oztopoak ezartzen Euskal SEASKAri...

 

 Aurpegia zuhurra, bihotza zekena

 Dubosqen bizarttoak erakusten dena:

 Zergen diru nekea biltzen du, ozena,

 Baina partekatzeko ez dager lehena,

 Euskal kulturak ez du polita omena!

 

 Ez ginion orduan etxean deus hautsi

 Gure kontra faltak non zitzazkeen kausi:

 Atzo hura jan eta egun egin auzi

 Gezurrean ari da guzieri nausi;

 Berdin balio dena baginu errautsi!

 

 Horrelako ekintzek eguzki haguna

 Inarrosten dutela, gauza ezaguna;

 Madarika dezagun sortu zen eguna

 Aintzinetik eskertuz Dubosq laguna

 Ez baititu emanen eskatzen duguna!

 


inprimatu