inprimatu
Karobi: bakartien hobi...
Izenburua:
Karobi: bakartien hobi...
Sinadura:
Borda, Itxaro
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1985
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1045.zk.
Orrialdea:
41

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Karobi: bakartien hobi...

 

Borda, Itxaro

 

 Etxebeste jaun aberats harek

 dirua zuen berezi,

 Eta Inditar larru gorriak

 izerdi isurtzen hezi,

 Hortako beraz, dudarik gabe,

 ez gaitezen izan gezi,

 Usurbileko eliz dorreak

 koplak zituen merezi...

 

 Ni ez naiz Josan Artze poeta

 bakarrik Itxaro Borda,

 Eliza tente plaza erdian

 nola juje handi hor da;

 Baina aurrera segi dezagun

 gure bertsoaren korda

 Baitago beste leku bero bat:

 egia ezin da gorda!

 

 Herri orotan ostatu asko

 dago bakartien hobi,

 Gorri arinak irentsiz eta

 batzuetan janez ogi

 Neguko gauen huts debaldea

 bilakatzen dela lodi

 Hitz umiletan lauda dezagun

 Usurbileko KAROBI...

 

 Hilherritik at dago Karobi,

 Ana eta Markel jabe:

 Dire Straits haien musika lagun

 barrea dagite labe,

 Hemendik goiti ez egon beti

 eliz aurrean herabe

 Karobi baita gau tximeleten

 pausatoki edo habe...

 

 Negu minean gauak dorpeak

 ditazke iragaiteko,

 zail dira ere ohe beroak

 hementxe atzemaiteko,

 Zaila bihotzak preso datxixkan

 hitz motelak erraiteko,

 Zailago ihes doan gauari

 ĞASKEğ latza emaiteko...

 

 Bakartasunaren harresietan

 hotzik garela lehertzen

 Ahaztearen ostatuetan

 gaitezke galduz izertzen

 Haien laguntza beharrezkoa

 ongi badugu ikertzen

 Tabernariak guk ez ditugu

 aski ardura eskertzen...

 

 Mugaz bestalde izoztua den

 Oragarreko zokoan

 Ana ta Markel bertso trakesok

 ibili ditut mokoan,

 Goraintzi beraz, etorriko naiz

 udaberrien gozoan:

 Karobi hortan ibiltzen diren

 denak daduzkat gozoan...

 


inprimatu