inprimatu
Kanpotik heldu dira
Izenburua:
Kanpotik heldu dira
Sinadura:
Borda, Itxaro
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1978
Argitalpenaren urtea:
Alea:
782.zk.
Orrialdea:
40

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Kanpotik heldu dira

 

Borda, Itxaro

 

 Kanpotik heldu dira haundi eta maltzur

 Gure esanez gora zortzi mila gezur

 Hitz erreka lodien hutsa bedi ixur,

 Haientzat haragia ta guretzat hezur...

 

 Hobe segur azkarren menpeko babesak

 Euskaldunak garade gu baina Frantsesak;

 Solas ederrez hantuz lasai erromesak

 Hetsirikan dauzkate diruaren kesak!

 

 Bereziek garela hori ezin uka,

 Horrekin asetzen da aberri burruka;

 Arrotzak ari dira beti espantuka

 Eta gero ondotik gu hil nahiz tuka!

 

 Parisetik jin zaigu ximino ederra

 Bere barnean dakar aitzaki okerra;

 Euskaldunen lurrean hedatuz xedera

 Jartzen datrufaria herrian maizterra...

 

 Gure ordezkaria dabila Parisen

 Ahantziak gaituke jadanik Akizen...

 Ezazolkeria ona horrek bait du izen,

 Beharbada harentzat ez gara aski gizen

 

 Zangoekin lurrari artarekin joka,

 Jende izorratua ari da txaloka

 Baietsiz gora beren urkatzeko soka;

 Nolaz ez egin orain bihotz minen oka?

 

 Gorriaren beldurrak noraino darama

 Sineskeria hutsa horrek duke ama

 Mistifikalariak haundia du zama

 Gezurrarekin heda lillurazko fama.

 

 Buneta kendu eta guzien mentura

 Emazte, gizon, xahar, gazteak ingura

 Eman dute "marseillaise" kantueder hura

 Gerlaz odolaz dio gauza asko ardura...

 

 Isilik nahi gaituzte bake ukaiteko

 Frantzia indartsua beti izaiteko

 Ba dute sakeletan zerbait emaiteko

 Eta gure zangotik hor atxemaiteko...

 

 Lurrik hoberena da arrotzer saldua

 Euskotar nortasuna umil apaldua

 Euskara xokoetan tristeki galdua

 Bihotza odoletan beler zabaldua...

 

 Trufan igeri azken mailan ezartea

 Euskal herri osoa, hedatuz katea

 Hori da hitzemaiten duten gizartea

 Berentzat begiratuz zorion partea!

 


inprimatu