inprimatu
Juanja, Mikel, Imanol eta besteri... Iruñako bertsoak
Izenburua:
Juanja, Mikel, Imanol eta besteri... Iruñako bertsoak
Sinadura:
Borda, Itxaro
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1983
Argitalpenaren urtea:
Alea:
987.zk.
Orrialdea:
39

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Juanja, Mikel, Imanol eta besteri... Iruñako bertsoak

 

Borda, Itxaro

 

 Hondarrean ahantziz hitzaren ezinak

 Karrikara ditzagun solas atseginak?

 Manatzen dituela festa erreginak

 Hona bertso berriak Iruñan eginak.

 

 Iruñan pasaturik, gauza arraroa,

 Bertan jastatu dugu udako aroa:

 Zuen landetan gari, guretan garoa

 Nafarroa bizi da zelai oparoa!

 

 Poeta baten hatsa harturik osoan

 «Maitasun ta gorroto» erraien zokoan,

 Egon ginen Jarautan gaitzeko gozoan

 Zaldiko Maldikora joateko gogoan...

 

 Karrikan bertso hartan ginelarik hasi

 Juanja, Mikel eta nik ginuen ikasi

 Gostura botatzeko mila hitz nahasi

 Ez dela beharrikan ezer irabazi!

 

 Imanolek besteri gaiak ematean,

 Eta Mayak patxaran pozik edatean

 Ardura geldituaz Bronzeren atean

 Bostak ibili ginen karilla batean.

 

 Aizu Imanol lagun Orbaizetakoa,

 Itsasoen bitsa da gaur denetakoa

 Gure bien ametsen huts benetakoa,

 Txurro gostua duten ekaizetakoa!

 

 Hemen bertsotan euri xortekin ari naiz

 Ortzantzak ihardesten didalarikan naiz,

 Iruñako berora itzultzeko garaiz

 Amikuze bustia utziko dut araiz!

 

 Azkenean igortzen dizuet agurra,

 Nere hitzek dakarten maitasun apurra,

 Zabalikan datxikat hor esku ahurra

 Emankorra delakoz Nafartarren lurra...

 


inprimatu