inprimatu
Jainkoen suak
Izenburua:
Jainkoen suak
Sinadura:
Borda, Itxaro
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1551.zk.
Orrialdea:
5

Jainkoen suak

 

Borda, Itxaro

 

 1

 

 Izkribu zaharretan, diote ardura

 Jaunak eman digula beraren itxura:

 Nola iturri garden, lasai itsas ura

 Guri ere faltatzen perfekzio hura!

 

 2

 

 Zer da zuzen Jainkoa - gero bat segurra

 Garraitzen du guretzat herio beldurra...

 Zer da zuzen Jainkoa - neguko elurra

 Ala bizkarrak jotzen dituen egurra?

 

 3

 

 Jainkoa hiltzen bada gizonak bakarrik:

 Hutsaren aintzinean ez dauka indarrik,

 Bare begietan ez daduka pindarrik

 Ez badu irabazten pario zakarrik...

 

 4

 

 Gaixo gaixo Jainkoak trukean du galdu

 Gizon ingrate honek baitu atzo saldu:

 Hortan beste Jainkoek besoak zabaldu

 Beste paradisuek, gogoak zapaldu...

 

 5

 

 Oi entzule maiteak zergatik elkortu,

 Hitzok nabaritzean negarrak legortu

 Gizasemek Jainkoak baitituzte sortu

 Beren zalantza gazi haien ihes portu...

 

 6

 

 Behar dugu askatu, behar dugu joan

 Jainko guzier sua ebatsi ondoan

 Munduaren bidetan geroa gogoan

 Gure izatearen negurri osoan...

 

 7

 

 Moralisten arrano hura zirurikan

 Ikusten dut zeruan gosez murmurikan;

 Su ebaslen gainean dabil itzulikan

 Haragi biziaz noiz ase idurikan...

 

 8

 

 Jainkorikan-ez bada guziak zilegi:

 Heriotza normala, heriotza egi...

 Gaizklaren ongia ongiaren begi,

 Bakoitzaren bihotza, mundu baketegi...


inprimatu