inprimatu
Itxaro Borda-k Jean Arrossagarai-ri...
Izenburua:
Itxaro Borda-k Jean Arrossagarai-ri...
Sinadura:
Borda, Itxaro
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1414.zk.
Orrialdea:
5

Itxaro Borda-k Jean Arrossagarai-ri

 

Borda, Itxaro

 

 1

 

 Aintzine hortan Xalbador eta Mattin ez zauden ez lasai

 Beldur baitziren bertsozaleen arraza hilen zela bai

 Baina gaur egun Euskal-herriko zerupeak dira alai

 Ari baitzare bertso moldatzen Garazin Arrosagarai.

 

 2

 

 Arrosagarai, zure bertsoek egin didate atsegin

 Baina zergatik merezi tuztan nahi nizuke galdegin

 Egia da bai gure artean Euskara dela erregin

 Bertsoez beraz, Oraarrak du Aintzindari agur egin...

 

 3

 

 Lehen aldikotz bertsolariak ikusi zaituztet kantan

 Urepeleko Xalbador haren omenaldi egun hartan...

 Bertsolaririk ikusi gabe ari nintzan debaldetan

 Hitz lerrokatzen, baina bihotza maitasunaez sutan.

 

 4

 

 Munduan ez dut ezer ulertzen, ni naiz jostari tristea

 Baker bakarrik'ta aspertua, Hitza da nere maitea...

 Ez da errexa ikastetxean euskalduna izaitea

 Baina-halere zor diot noizbait bertso idazten-hastea...

 

 5

 

 Musde telebist ez da errege izan gure sukaldean

 Berdin Euskara kasik ahentzi dut eskolako bidean.

 Lore izenak maitasun hitzak denak mespretxu barnean

 Ahalgegarri agertu nintzan herriaren aintzinean.

 

 6

 

 Orain Euskara erabiltzen dut baina hinki hanka noa

 Kristau berria iduri eta barnez kartsu paganoa.

 Jaz Eguberriz eskutan hartu dut zoriona zintzoa

 Xalbador zenak in liburua, bai, «Odolaren mintzoa».

 

 7

 

 Bertso moldatzen hasi ondoren erosi nuen «Herria»

 Ta hor ikasi nolakoa zen Euskadi ner'aberria

 Kasete hortan ba da neretzat nasai janari berria.

 Besterik ez zait agertzen egun hau bezain maitagarria.

 

 8

 

 Nere ondoko batzuk diote arrazista bat naizela

 Bihotz barnean Euskal-herriak toki sobera duela

 Hori adituz urdintzen zeraut arrotzak egin uspela

 Histutzen abian nere zeru jadanik goibela.

 

 9

 

 Ba dakit argi asko ta asko ba dotale ikasteko

 Gore Jainkoak ez ote digu eman bizia hortako?

 Nere xedea argitzea da aberri beten josteko

 Iduri baitzait hemen garela herriaren maitatzeko...

 

 10

 

 Zu laborari langile eta zu ikasle bertsotan has

 Euskal-herriak libertitzeko urtxoak baititu eskas

 Lehen arrotzak gure ahoak hetsi ba zituen arras

 Oraindik denek bihotz indarra ederrez dezagun nahas...

 

 11

 

 Arrosagarai, hasian hasi ez zaitut nahi aspertu.

 Adiskide bat bezala zero nere alderat agertu

 Guk euskaldunek Garazi hura behar ginuke eskertu

 Han baitirade seme lerdenak beti euskaldun edertu...

 

 12

 

 Bertso andana huntan ditake asko huts eginik segur

 Halere aitor nezake egun lotsatzeko ez naiz beldur

 Eta bihotzez, Arrosagarai, eskerrak ditzadan bihur

 Zuri lehenik, eta gero, bai, Aintzilari ere Agur...


inprimatu