inprimatu
Irratiz irrati...
Izenburua:
Irratiz irrati...
Sinadura:
Borda, Itxaro
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1980
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1571.zk.
Orrialdea:
5

Irratiz irrati...

 

Borda, Itxaro

 

 1

 

 Amets eroa zerait egunero hiltzen

 Negar xorta begitik hutsean amiltzen

 Irratiez irrati naizela ibiltzen

 Itxaropen zatiak ditut alfer biltzen!

 

 2

 

 Askatasunik ez dut gogoko nehola

 Ontsa ohitua nago azantzari hola

 Irratia pizteko zergatik eskola

 Botoin bat itzulika, utzirik axola!

 

 3

 

 Gaua hedatzearen bertako,lagunak

 Deitzen dizkigutela datozen egunak

 Kantuak ehun dira modaren hagunak

 - Ardura- entzunak ta beraz ezagunak...

 

 4

 

 Minaren zilatzeko irratiz irrati

 Igaro dut bakarrik gau beltzaren zati

 Fidantza emana dut jadanik punk bati

 Harek gizarte hauxet ez dezake pati!

 

 5

 

 Maitasunezko kantu zein diren idorrak

 Tristuran dagonaren haragi zigorrak

 «Maite zaitut» asko bainan iragankorrak

 Diruak manaturik betika gogorrak!

 

 6

 

 Bi kanturen artean dator erreklama

 Laudaturik gizona haurra edo ama

 Mila jende hunkituz aurkituta fama

 Salerospenak dauka irratian zama!

 

 7

 

 Irratiez irrati nahiaren bidez

 Boz ezezaguna dut adixkide ordez

 Irratiez irrati nabil eskubidez

 Nere maite maiteak maitasuna gordez!

 


inprimatu