inprimatu
Informa bideak euskaraz
Izenburua:
Informa bideak euskaraz
Sinadura:
Borda, Itxaro
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1978
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1468.zk.
Orrialdea:
5

Informa bideak euskaraz

 

Borda, Itxaro

 

 1

 

 Bertso berriak noa orain kantatzera

 Mendean baitgoazi betitik atzera

 Saiatzen ez bagara herria lantzera

 Ez dugu heltzekorik euskal baratzera!

 

 2

 

 Ikasi dut frantsesa iduri ximista

 Galdu gabe lanean argi nuen bista...

 Gure zapaltzerako da kapitalista

 Guri ari frantsesez hartuz telebista!

 

 3

 

 Irrati telebistak denen ondatzeko

 Euskaldun subazterrak ixil egoiteko

 Libertate itxura arras ez galtzeko

 Badira hiru kate baten hautatzeko...

 

 4

 

 Bazkari denboretan egoera latza

 «Informeak dira-ta utz azu erhatza!»

 Kesako gizoneri luzatu behatza

 Eta ahantzi saldan ezartea gatza!

 

 5

 

 Berdin du irratiak betetzen gogoa

 Bakarrik dagonari eremaiten loa;

 Aspaldikoa dugu frantsesen leloa

 «Beha diferentzia, ezazolezkoa!»

 

 6

 

 Euskara utzia da, baitute baztertzen

 Bost minuta egunaz sobera agertzen

 Igandez ordu erdi, gaituzte lehertzen

 Uste dute garela purruskez asetzen!

 

 7

 

 Alta denek ditugu pagatzen inposak

 Beraz nonbaitik batzu dirade urosak!

 Gure izerdiakin irabazi sosak

 Ote ditu artatzen armadun baliosak...

 

 8

 

 Informa bideak guk hor ardiesteko

 Eta hizkuntza berriz ondo ikasteko

 Behar ditugu laster, denak nahasteko

 Irrati telebistak Euskaraz hasteko...

 

 9

 

 Basamortu horretan ditzagun agurtu

 Barnetx eta Dirrassar ez baitaude mutu...

 Nahiz oraino ez den debeka apurtu

 Euskaraz entzun eta berdin irakurtu!

 

 10

 

 Askatuko garela bai adiskideak

 Bilduz elkarrekilan euskaldun kideak!

 Jastatzen baditugu her'alapideak

 Ai guretzat orduan informa bideak...


inprimatu