inprimatu
Ikasterat...
Izenburua:
Ikasterat...
Sinadura:
Borda, Itxaro
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1977
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1401.zk.
Orrialdea:
5

Ikasterat...

 

Borda, Itxaro

 

 1

 

 Ikasle gazte baten hauk dira amentsak

 Goizean goizirik gu punpean jeikirik

 Eskolarako goaz begia trixterik

 Kaf'esnea hartu-ta kartabla hetsirik

 Gogoa ainitz gauzaz baidugu beterik:

 Galditzak eta notak, eztago besterik.

 

 2

 

 Otokarra gelditzen da orai emeki

 Zer dugun bihotzean jendeak balaki!...

 Uste dute girela promenan goxoki

 Bainan biltzen gaituzte handi eta ttiki

 Abereak iduri, ez dirot hobeki!

 

 3

 

 Lagunak'e hor dira beren solasekin

 Gauzaa berak ditugu erraiten heiekin

 Notak eta beldurra beti galditzekin...

 Sartzen gira guziak xilintx berarekin

 Esklaboak bezala gure paperekin.

 

 4

 

 Lehen erakaslea heldu da lasterka

 Fisika bai kimia ta matematika

 Eta beste holako hoixe zer karranka...

 Ikusten du xoritto berindan kantaka

 Libroa banintz ni ere nezake besarka!

 

 5

 

 «Zergatik ez duzu zuk egin lantto hori

 Alfertzerat zirea hunarat etorri?»

 «Jauna zure aurrean behar dut erori

 Barkamendu galdaka zuri ta orori:

 Arbi kentzen izan naiz aitarnekin... ori!»

 

 6

 

 Eskola, ba, da gure bizian lehena

 Gure izatearen zapaltzale dena

 Denek diote gora dela beharrena

 Hortaz nahi ginuke gaur segurtamena:

 Basa-oihan bate'ri du, iduripena!

 

 7

 

 Xilintxa aditu ta jo jaterat denak

 Zer dugun egun ote, deraUlu usainak

 Salda, ilar xehe ta sagarrak hain onak...

 Badira beti zenbait lehenak daudenak,

 Bainan kasu in beza, beti den azkenak...

 

 8

 

 Aratsaldean dugu berriro hastea

 Galditzak eta notak: bihotzen hestea

 Modu hoiekin dute hil gur'izatea

 Euskalduntasun hori, zeruko atea

 Ateratu daukute, zoin gauza trixtea!

 

 9

 

 Bortz orenek jo dute, xilintxa da ozen

 Klasetarik lasterka gira ateratzen

 Karrek ere gaituzte hor idurikatzen.

 Dena gogo ta aments, gira etxeratzen

 Bainan biharko lanei dugu bai pentsatzen.

 

 10

 

 Arats guzia etxen, ari gir'lanean

 Liburu lodi meta bat gur'aintzinean

 Kaierrak hortxet daude elgarren gainean...

 Leherrinak ohean sartzen girenean

 Ez dakizue zer den bihotzen barnean!

 

 11

 

 Ikasle gazte baten hauk dira amentsak

 Bota airez zeruan notak bai galditzak

 Aurkitzen ditu orai askatasun hitzak

 Bertsuak ederrenak maitasunak gaitzak:

 Nik uste hortxet dauden egiazko giltzak.


inprimatu