inprimatu
Ibanetako lepoan
Izenburua:
Ibanetako lepoan
Sinadura:
Borda, Itxaro
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1978
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1458.zk.
Orrialdea:
5

Ibanetako lepoan

 

Borda, Itxaro

 

 1

 

 Ibañetako lepo hertsian uraren kantu ixila

 Aditzen dugu arratsaldean denborak ez baitu hila;

 Oraindik noa xendrakidetik gure egiaren bila

 Galdaka zer zen gertatu mila berrehun urte dabila...

 

 2

 

 - Euskaldun seme norat bahoa sorbaldan harturik arka

 Ezpata zorrotz arin-arina mendi galduan bakarka?

 - Ni gudaria naizenez geroz dutan solas hutsa barka

 Ta nere partez etxean egon diren lagunak besarka...

 

 3

 

 Inperadore Karlos Haundiak loretsua du bizarra

 Armada ere oroz gainetik segurra eta azkarra.

 Desmasi asko eginik nahi zuken sustatu aharra

 Bainan etzuen uskatu ahal gure Euskadi zaharra!

 

 4

 

 Zalduba eta Iruña biak prestu ezarririk sutan

 Ixtoriak du binper trixtea egia erran batzutan;

 Zioten denek euskal herrian, ari zirela bertsutan

 «Inigo dugu, alde guziek fidantza egiten zutan!»

 

 5

 

 Oi Nafarroa, zu sortu zinen Ibañetako gudutik

 Arrotz indarrak gordea zaukun esperantz bide galdutik...

 Baina gaur egun deus ez da heldu gure askapen saldutik

 Ordea nahi luke Herriak oraino ibili zutik!

 

 6

 

 Mendi kaskotik irritzin eta txalaparta zen aditzen

 Ilunabarra jauzten delarik kantuak dira gelditzen

 Agorrilaren hamabostean Errolan dute suntsitzen

 Durandal-ak ez baititu euskal aintzindariak izitzen!

 

 7

 

 Mila berrehun urte luzetan guri gezurra erranaz

 Faltsukeria bihurtu eta Ibañetaren omenaz

 Beren egia gu zapaltzeko kondairetarat emanaz

 Trufa kantua bazter dezagun arrotz alegia denaz...

 

 8

 

 Parisen eta Madrilen diren agintariek axola

 Guti daukate gutaz, funtsean berek badakite nola;

 Gure mintzaira Euskara ere azken hatsean dagola

 Mendetan zehar nahiko zuten moztu euskaldun arbola...


inprimatu