inprimatu
Herriko zeinuak...
Izenburua:
Herriko zeinuak...
Sinadura:
Borda, Itxaro
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1976
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1364.zk.
Orrialdea:
5

Herriko zeinuak...

 

Borda, Itxaro

 

 1

 

 Hiru edo lau bertsu oraian nahi nintuzke kantatu

 Herrlan zaizku zeinu axharrak supituki, bai, ixildu

 Nolaz errazu gure zeinuek, beren boza duten galdu

 Hortakotz kanpon hosto pollitak fite dirade ximeldu!

 

 2

 

 Berrehun urtez gure zeinuak bizi izan dira azkar

 Eguerdi guziz anjelusean, laborari, xuti bizkar

 Norbait hiltzean jendearekin zeinuek egin bai nigar

 Aitortuko dut hetaz goraki: «Herrian ditugu behar!»

 

 3

 

 Prosper zenari bertsu hauekin agur bat hari zeruan

 Zeinu jolea uros bizi da Jesusen amodiuan

 Bizi guzian garbi egon da gure Jainkoa goguan

 igandeetan ez da sekulan izan hura ostatuan...

 

 4

 

 Jakina dugu bizi zirela mendi hoietan laminak

 Gizon ttipiak, mediku onak, sendotzen zituzten minak

 Guk ahantzirik gelditu dira, utzi guri gauza hunak

 Harpe beltzetan, argi trixtetan, zeruetarik ukanak!

 

 5

 

 Bainan goiz batez atzarri dira ta elizarat etorri

 Ikusi tuzte zeinu berriak elektrikarekin ari

 Erran dautate nigar batean «Hola trixte baita hori!

 Ezin onhartu holako zeinu: ditzagun ixilarazi!»

 

 6

 

 Hortakotz egun mezarat berant gure gizonak jin dira

 Ostatu hortan, luzeki dira egon baso bat bete-ta:

 Arno onaren gustuak baitu, labur-arazten denbora...

 Gure apeza, kexatu zen ta, errazu hau zer malurra!

 

 7

 

 Behar dugu bai usaia hartu zeinurik gabe sartzeko

 Gure Jaunari, ordu bat beden, denek otoitz egiteko

 Nik orai diot: «Xerkatzen dugu, zeinuen antolatzeko

 Gizon xarmant bat, langile ona, eta sustut ez kario!...»


inprimatu