inprimatu
Herrian bizi...
Izenburua:
Herrian bizi...
Sinadura:
Borda, Itxaro
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1979
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1479.zk.
Orrialdea:
5

Herrian bizi...

 

Borda, Itxaro

 

 1

 

 Sor lekutikan urrundu eta soinu hila da aditzen

 Ordu berean minez bihotza zartatu arte loditzen

 Negerra egin ezinean da begia seko gelditzen

 Burrunba horrek zaituelako bildu nahian izitzen...

 

 2

 

 Zer balio du Euskadirentzat estali gorriz janzteak,

 Larrazkeneko hegoarekin sarraskien ahanzteak?

 Lurra utzirik joaten baldin bazaizko serre gazteak

 Eta beharrak eman baditu lehen sehi emazteak...

 

 3

 

 Bertsoak ditut egun igortzen bihotzaren izenean

 Haukien funtsa duzue segur ulertuko azkenean

 Euskal herrian ogibiderik harentzat ez izanean

 Adiskide bat nuen Parisen aspaldi hontan lanean...

 

 4

 

 Asko dirade hola joaten Euskal herritik hegalez

 Ezin bestean hiri handirat herabetuak Ian galdez;

 Guti dirade itzultzen berriz, nork daki zeren ahalgez

 Badadukate frango entzunik lur zahr honen halez...

 

 5

 

 Parisen edo Bordelen berdin Frantziaren iparrean

 Euskal gazteak ikusten dira lana egin beharrean

 Noiz dute bada guk hautatuek ikasiko ondarrean

 Gizona gizon izanen dela Herriaren indarrean!

 

 6

 

 Euskal herriko beso lerdenak ez ditzazten hor engana

 Manatariek daukute denek goraki atzo errana:

 «Euskal semeer abisu berri hau dugu orain emana:

 Herritikkanpo rasai badago izerdiaren truk lana!»

 

 7

 

 Eta herria indarrik gabe hemen dugu ahuldurik

 Gazten irria diru gutitan merkantarier saldurik

 Gure kultura gure Euskara baserrietan galdurik

 Aspaldi bada molde horretan gaudela gu zapaldurik!

 

 8

 

 Urtu nahian beldurra daukat gorderik nere gogoan

 Ikararekin ezarria dut hitzaren bidez bertsoan...

 Zergatik erran solas ederrak maitasunaren zoroan

 Nik ere badut egun batean herritik beharko joan...


inprimatu