inprimatu
Herria zurekin
Izenburua:
Herria zurekin
Sinadura:
Borda, Itxaro
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1979
Argitalpenaren urtea:
Alea:
820.zk.
Orrialdea:
40

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Herria zurekin

 

Borda, Itxaro

 

 Bertsolariak garenaz geroz

 gure lurraren indarrez

 Hitza negurtuz jantziko dugu

 herriko bihotza farrez

 Zauri biziak zabaldurikan

 eta begiak pindarrez

 Gudaritzari lotuke ere

 egun batean beharrez!

 

 Euskal herriko gudari aske

 fusilaz erori dira

 Datorren egun askatasunez

 edertu haien begira

 Menditik ilun ilunarekin

 datoz isilka hirira

 Guk badakigu bizitza baizik

 dezaketela desira!

 

 Entzun ohi da telebist eta

 irratietan gezurra

 Orduan gaude herabeturik

 erdi hertsirik zintzurra;

 Bainan egia ikasteakin

 urtzen zerauku beldurra

 «Terrorist» deitu gudari denek

 maite dutelako lurra...

 

 Klandestinoki lanean ari

 dira Euskal gudariak

 Etsaien kontra hartu ondoan

 beharrezko izariek

 Jende xumeak alde direnak

 daude arras ugariak

 Borrokak hola dakarzke segur

 esperantz baten sariak...

 

 Bat erortzean laguna dator

 gudukaren segitzeko

 Euskal mistika harmaren bidez

 edertzeko handitzeko

 Firin firindan haize hegoa

 arrotzaren izitzeko

 Etorri baita sosaren bidez

 herriaren zatitzeko.

 

 Gure askapen gudu luzea

 munduko besten laguna

 Ulster aldean edo Korsikan

 hori dugu ezaguna

 Ez uste izan adiskidea

 dela bakarrik laguna

 Bizitzerako gerila latza

 gaur egun garamaguna!

 

 Ipar aldean gudari gutxi

 harmak eskuan dabiltza

 Sinesten dugu oraino oro

 lehenik dagola hitza

 Gure uztarri langabezia

 noizbait hautsiko balitza

 Izanen laike iraultzarako

 menean daukagun giltza!

 

 Baina zerigaitz gure herrien

 beste askotan bezala

 Hiltzale batzu mugatik datoz

 mehatxu gogoz berhala

 Horrela dute goiz ahulean

 ondo salbatu azala

 Angelun bonbaz xehatu bere

 kotxearekin ARGALA...

 

 Iragan udan ETXABEtarrak

 izan ziren hunkituak

 Donibaneko kale batean

 bi biak fusilatuak

 Urte hastean hor PEIXOTOren

 kontra balak tiratuak;

 Hiltzale basak kurri dabiltza

 nehoiz ez kastigatuak...

 

 ETA taldeko buruzagiak

 nahi lituzkete hilak

 Hortakotz gure zapaltzaleek

 hornitzen harmak makilak

 Ondotik ipar alderat heldu

 merzener bortitz isilak

 Gorputz uzteko euskal gudari

 gogorrak eta abilak...

 

 Bertsolarien lana da beti

 gudarien ulertzea

 Ezin bestean harma ekintzak

 farisau ez baztertzea

 Gure borrokak gorderik daukan

 mamieren ikertzea

 Kondiziorik gabe bihotzez

 haien alde agertzea!

 

 Agian nere bertso sorta hau

 ez da gaizki onhartuko

 Kezkat! nego hitzez erranak

 nola dituzten hartuko

 Krimaren alde naizela batzuk

 dute segur pentsatuko

 Eta beraiek «baketzaileak

 gara» buruan sartuko...

 


inprimatu