inprimatu
Helas!
Izenburua:
Helas!
Sinadura:
Borda, Itxaro
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1983
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1717.zk.
Orrialdea:
5

Helas!

 

Borda, Itxaro

 

 1

 

 Arima kartzelatuz lurrezko eltzetan

 Galdu nintzen solasen bidexka beltzetan

 Ixildu nahian bihotzeke mina.

 Ibili naiz herrian sarraskiak gordez

 Irria erakutsiz negarraren ordez

 Gozatu beharrez ahoko samina.

 

 2

 

 Ez dut ikusi ura itsasora husten,

 Ibaiak bere zilo bekaiztia uzten

 Ekiak begiak zizkidan zerratu;

 Senditu dut ordea zorion beroa

 Indarrez segurtatu azkarren geroa

 Ondotik pasatzean nintzen lerratu...

 

 3

 

 Hélas, banintz ibili haien urratsetan

 Ez nindaike egonen mendien hatsetan

 Beleak asetzen eta bakarrikan,

 Hastean alta nuen eskuetan giltza

 Bainan ateak hautsiz debalde gabiltza

 Iretsiko dugun saldari harrikan...

 

 4

 

 Nere barneko mugak moztu ditut denak,

 Kendu maitasunak sor zitzazkeen penak,

 Jabaldu ikara bizian nuena,

 Haragia barnean, harria kanpoan

 Aterberikan gabe beha nola doan

 Etxea beldurrez errea duena...

 

 5

 

 Erranen dute berriz naizela zoroa

 Ez baitute entzunen hutsaren orroa

 Arrazoi dutela sinesten dut araiz,

 Inutil banabila arkaitzen artetik

 «Bizi naiz» oihukatuz erraien partetik

 Ttipiki badakit, baina bizitzen naiz!


inprimatu