inprimatu
Hedoiak
Izenburua:
Hedoiak
Sinadura:
Borda, Itxaro
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1984
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1740.zk.
Orrialdea:
5

Hedoiak

 

Borda, Itxaro

 

 1

 

 Hedoiak urez hantuak

 bihar dira lehertuko

 Nere begien kantuak

 zerk ditu ba edertuko?

 

 2

 

 Hitza dugu aberatsa

 lerro onetan delarik

 gozo zuen bere hatsa

 hutsa hutsean zelarik.

 

 3

 

 Eta nik jainkoen gisan,

 itxaropenaren jabe

 nahi nuen uros izen

 infernuan galdu gabe!

 

 4

 

 Maite nituen izarrak

 etxondoko ur-hegiak,

 maite artoen bizarrak

 irauli lurren egiak...

 

 5

 

 Ez nuen deusik ahantzi

 desplazer eta atsegin

 hitzari emanik jantzi

 poema bat nuen egin.

 

 7

 

 Hedoiek poema hura

 ito zuten agurrean

 geroztik hitzare nura

 hor datxikat ahurrean.

 

 8

 

 Negu luze nardatuan

 nekeak eguna hartzen

 bihotz biziz kargatuan

 eguzkirik ez da sartzen.


inprimatu