inprimatu
Gure lendakaria: Garikoetxea
Izenburua:
Gure lendakaria: Garikoetxea
Sinadura:
Borda, Itxaro
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1981
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1604.zk.
Orrialdea:
5

Gure lendakari: Garaikoetxea!

 

Borda, Itxaro

 

 1

 

 Battitta jaunak, gure «Herria»-n, haizea du gibeletik,

 Badu segurki urxotik eta baduke ere beletik;

 Bertso zintzoak ontu zituen lendakaritza eletik,

 Baina Mikelats jeiki zitzaion bere hiri epeletik

 Erranez arrotz model bitxiek bazutela teteletik!

 

 2

 

 Bi gizon hauek ez dira ados: ez ditazke ez bakarrak!

 Beti bezala, ni baketzale nator suntsituz aharrak.

 Denbora batez, begiraturik herriko bide zakarrak,

 Ez nuen uste egia zela, hain ziren bazter nabarrak,

 Lendakari bat bazeraukala aiten aberri zaharrak!

 

 3

 

 Frantses aldeko berri-zerrier hobe gogoak hestea,

 Lendakari bat badugularik begiratzeko etxea.

 Balio ote du anaientzat orain bertan berextea?

 Egun bakoitzak naski duenaz geroz bere hementxea

 Beldurrik gabe agur dezagun Karlos Garaikoetxea!

 

 4

 

 Mikelats dakust jeloskortua bere harpe sartegian

 Bi hitz legunez derasadalia erran molde zilegian,

 Lendakaria udan ikusi nuela Nervion hegian,

 Eta agertu zitzeraitala irriduna arpegian

 Besten argazki haietan baino ederragoa egian...

 

 5

 

 Zein euskalduntsek aitor lezake, mugitu gabe bazterra,

 Haren aurrean aurkitzen balitz har lezakela lasterra,

 Bide bustian bihotz guziak berdinki ditazke lerra!

 Berriro diot aztertu eta aldiarekin binperra,

 Lendakaria, euskaldunen hau, dugula gizon ederra!

 

 6

 

 Denek emeki agian dute nere gisara pentsatzen,

 Itxaro Bordak arrazoina du, duelarikan kantatzen,

 Orain bederen adinarekin ari ditake zentzatzen,

 Badaki, jakin, jenden artean bake onaren landatzen;

 Batek ordea asmatuko du bertso hauxe amentsa zen...

 

 7

 

 Eta Mikelats jaunak uste du, kexatua den hainean,

 Lendakaria dutala asko maite, haren ordainean;

 Kontsolatzeko karta guziak jartzen ditut mahainean

 Karlosen poster hura dilindan loturik horma gainean,

 Mikelats ohe barnean nahi zaitut laster ekainean!

 


inprimatu