inprimatu
Ez kanta kurda...
Izenburua:
Ez kanta kurda...
Sinadura:
Borda, Itxaro
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Argitalpena:
Herria.
Urtea:
1979
Argitalpenaren urtea:
Alea:
1526.zk.
Orrialdea:
5

Ez kanta kurda...

 

Borda, Itxaro

 

 1

 

 Iran herriko iraultza hura

 Frantziatikan sustatu zuen

 Khomeiny gizon zaharrak

 Islam fedea berritu nahiz

 Prezondegiak eta hobiak

 Gorputzez betetzen ditu...

 

 2

 

 Kurdistan-eko ibai lodiek

 Odol kolore dukete ura;

 Gorria baita herri zapaldu baten

 Harmaz erabil auhena...

 

 3

 

 Ez kanta Kurda, alferrik duzu:

 Indar itsuak, indar itsua

 Uhain berean betitik dakar

 Bizitzaren ironian...

 

 4

 

 Kurdiatan dago herri askoren

 Artean zati ttikitan moztua...

 Bidetan dabiltz harmadun frango

 Haserreturik jazar ez dadin...

 

 5

 

 Ez kanta Kurde, alferrik duzu:

 Zure mintzaira gutitzen dute;

 Etxeak eta eskolak egin

 Dituzte zuek hiltzeko...

 

 6

 

 Eta zu Kurde, «peshmergen» bidez

 Ayatollah-ren fanatismoa

 Hausten baduzu ez ahantz otoi

 Euskadi ere, hiltzer dutela...

 

 7

 

 Ez kanta Kurda, berriz ez kanta

 Ahoak hetsi, hilak otoiztu...

 Eskuak lotuz berme gogorki,

 Finka bizitza llbrea...


inprimatu