inprimatu
Euskara klinikan (baskologoei)
Izenburua:
Euskara klinikan (baskologoei)
Sinadura:
Borda, Itxaro
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1983
Argitalpenaren urtea:
Alea:
975.zk.
Orrialdea:
39

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Euskara klinikan (baskologoei)

 

Borda, Itxaro

 

 nahi digute euskara

 geldi dadien bakarra,

 ibai ondoko karkara

 eta itsaso zaharra

 ixil diten,

 guk erabil ez dezagun

 razionalki nahi dute,

 munduan dira ezagun

 badutelakoz bertute!

 

 gure solasen hagunak,

 herrietako lagunak,

 dira oro erdaldunak,

 haiek kontrala zaldunak

 euskaldunak

 pentsatzen dakitelako

 sistema osoan argiz,

 gramatik eta delako

 denak ederki, halabiz!

 

 arropa xuriak jantziz

 ebakiak alderantziz

 kesketan galduak antsiz

 laban zorrotzak erantsiz

 hartzen dute

 galtzen ari den euskara

 haren tripak irekitzen

 «hertzetarik eri zara!»

 orduan dira jeikitzen...

 

 hertzeak zilaturikan

 ari dira marmarikan

 hilen dela hau klinikan

 ez baita denborarikan

 behar dute

 euskara salbatzekotan

 erran Axular bezala,

 dagona itzal freskotan

 debruak eman dezala!

 

 zuek mesias gaziak

 eliz barnetan haziak

 badituzue graziak

 zerutik irabaziak

 euskara hau

 harri zahar bihurtzeko

 lore haztu hain ederra

 jakintsunek agurtzeko;

 hetsi dadila xederra...

 

 gure hizkuntza oralak,

 zaharkeritan galduak,

 bere geroen moralak

 ditu merkexko salduak...

 


inprimatu