inprimatu
Euskal urxo zauritua
Izenburua:
Euskal urxo zauritua
Sinadura:
Borda, Itxaro
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1978
Argitalpenaren urtea:
Alea:
816.zk.
Orrialdea:
40

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Euskal urxo zauritua

 

Borda, Itxaro

 

 Euskal herriko urxo maitea

 dago erdi tronpaturik

 Arrotzek dute segur ederki

 ezarri enganaturik;

 Herzainek eta «baketiarrek»

 gora berek manaturik

 Urxo maitea gauean doa

 hagaldaka kolpaturik...

 

 Askatasuna bakearentzat

 dutelarik gakotua

 Urxo maitea preso daukate

 burdin eskutan lotua

 Terrorismaren kontra direnek

 Bilbon eginik botua

 Hona oraindik gure bihotza

 dela bakez berotua!

 

 Euskal herriko zauri biziak

 odoletan zabalduak

 Nahi nuke nik jakin hasteko

 nori dituzten salduak;

 Hemen doatzi aspaldidanik

 nere galditza galduak:

 Beti direla bakean behar

 herrialde zapalduak?

 

 Baketzaleak aritzen dira

 Madrili ipurdi leka

 Zakur umilak iduri eta

 bildu nahian pareka!

 Ezin da ikus euskal semea

 traidoreekin pareka

 Ez baititake gure Herria

 askatzetikan debeka...

 

 Euskadi libro eta baketsu

 baten alde karriketan

 Dabiltzanak ez dira aseko

 gure azken sariketan...

 Gudari hilen gogoa dute

 egun igorria ketan

 Galdaka nago Judas Euskadin

 nola pati dezaketan.

 

 Urte batean hemen gara gu

 ahalgeaz zutituko

 iraultzak duen argi distirak

 gaituela bestituko;

 Orduan sasi baketzaleak

 dira hortan izituko

 Eta Gernikan bake arbola

 ederrez da handituko...

 

 Bortizkeria horren kontrako

 nintzen ba denbora handi

 Geroztik aldiz harabots asko

 entzunik munduan gaindi

 Indarkeria legala bera

 barna dutalarik sendi

 Gogoratzen naiz orduan beti

 ez Xenpelar baina Gandhi...

 

 Gandhi-k baitzion liburuetan

 gizonen lege zaharra

 Zapaltzaleen aurrean dago

 zuhurtzietan bakarra:

 Gandhi-k baitzion: gora bakea

 baina ez ahantz ondarra

 Ezin bestean hobea dela

 uzkurdurari indarra!

 


inprimatu