Etzaitez...
Borda, Itxaro
1
badituz zuretzat gordeak
bihotz hautsiaren zokoan,
irrien negarren sorteak,
mila bat hordago jokoan:
etzaitez Joan oraindik...
2
baditut zuretako hemen
abendoko euri uharrak
haize hegoak duen kemen
hura ebasteko bularrak:
etzaitez joan oraindik...
3
baditut zuretzat lurrean
atzeman artoen bizarrak,
eta gauaren beldurrean
klixkan ari diren izarrak:
etzaitez joan oraindik...
4
baditut zuretzat bilduak
mendietan ardi hezurrak,
herri baldar ixilduak
dituen egien gezurrak
etzaitez joan oraindik...
5
baditut zuretzat emanak
solas zintzoetan urratsak,
ibai gardenetan edanak
maitasunak utzi ur hatsak:
6
ez duzu sufritu nahi hor
uztailak hitzeman kaldetan,
halatan zaude muturik gor
nere bi negarren maldetan:
etzaitez joan oraindik...
7
eta nik ez dakit nolatan
behar dutan zurekin joan,
dudarikan gabe holatan
betiko huts hori gogoan...