Etxamendi eta Larralde
Borda, Itxaro
1
Euskal-Herri hunetan maitatuak dira
Kantariak gu denen artzainak baitira
Egon gaiten atzarrik geroa begira
Zeruan bi izartto dirdirant badira.
2
Zazpien berexkuntza leize edo mend
Apaldua lurrerat hetaz izan bedi
Alkartu dutelakotz gure den Euskadi
Deitu nahi ditut nik Larrald'Etxamendi,
3
«Aitaren lurra» baita denen amodio
Arrotza zain dezagun kantuaz medio
Lanak biharkoentzat pena du balio
«Gate oro ditzagun urra» harek dio.
4
Gorderikan baitago euskal min bizia
«Urte batez» maitatu lore dut utzia
«Krimarik» ez da agin, ixil garrasia!
Hegaztin izaitea dugu merezia.
5
Abestua duzue Euskadiren mina
Preso «Abertzaleak» han daukan auhena
Ezin da kartzelatu gure erregina
Hizkin urrez idatzi Askatasun dena!
6
Atalaia batek daut beiratzen bihotza
«Lekeitioakoa» da acier den «Otoitza»
Zuen kantuek dute gox'arazten hotza
Nigarra're xukatzen erraiten: ez lotsa.
7
«Tiki-Taka» astoz da joan ama bidez.
Bainan «zer» ate «duzu» horrela «nigarrez»?
Nik aita mendian dut guduan beharrez,
EGI aitortu ta ez da beldur azkarrez!
8
«Bidangozen» bai eta han «Otxagabian.»
Euskara galtzerat da joaiten abian
«Zutik» zaite mutila gaur Euskal herrian
Udaberria etor dadien agian!
9
«Garaztarra» zirela denek badakite
Etxamendi zuri ez du nihorrek ite
Olerkari sakona on baita jakite
Larralde-kin kantuan luzaro ar zite...
10
Euskal herrian ziek zirezte ibili
Kantuak gora'manez usainezko Il[!
Bakezko urxo xuri ta «iraultzalari»
Aska bidetan egon biak gur'beilari.