inprimatu
Etre basque...
Izenburua:
Etre basque...
Sinadura:
Borda, Itxaro
Urkizaren iruzkina:
Egilea(k):
Borda, Itxaro

Argitalpena:
Zeruko Argia.
Urtea:
1983
Argitalpenaren urtea:
Alea:
988.zk.
Orrialdea:
39

 

 

 

 

faksimilea ikusteko


Etre basque...

 

Borda, Itxaro

 

 Finkatua dutenek zazpi orrialdez

 Zein oinarritan datzan euskoen arraza

 Har dezatela berek menderen ahalgez

 Kasko pelatuetan ehun kilo aza,

 Espantuz ari dira miresten odola

 Nekazari zintzoak jakintsunen gisan:

 Gaur goitik badakigu karriketan nola

 Ohore frangorekin euskaldunak izan!

 

 Euskaldun arrazaren profeta zaharrak

 Diplometan altxatu akademikoak

 Lumak eskuan tinko, fedean azkarrak

 Tente zutitzen dira iduri mitoak;

 Kasu! irakurlea, ametsen mundua

 Arriskutan baitago: ebasten dizute

 Eta pentsa-maixuek geroko pundua

 Liburu lodietan bizihazten dute...

 

 Azkenean ahanzten da bere izana

 Betirako sartzeko neke ta penetan,

 Aberatsen probetxuz (hauxe tesis lana!)

 Euskalduna badabil urguluz denetan:

 Menditako Indio Euskaldun kakola

 alai dantzan ari da, izerdiz errekan;

 Kanpoko begi luzek abereak nola

 Argazkitzen gaituzte haizeen ferekan.

 

 Arrazaren solasa dutenak gogoan

 Pizti zahar milaka berbiziaraziz

 Eta oihuak sortuz triparen zokoan

 Ari dira jostatzen euskaltasun gaziz,

 Hortikan erreza da pistolak hartzea

 Lurra eta sendia gor begiratzeko,

 Errez ere auzoa kartzelan sartzea

 Gure sinesmenetan ibil arazteko!

 


inprimatu