bihotz bakartien klubaren literatura eta ideia barriak

 


kirmen uribe

 

HIZKUNTZA BAT (2004ko urte berri egunean)


Hizkuntza batek ez daki
onaren eta txarraren berri.
Hori gizakion kontua da.
Hizkuntza bat itzalaren antzekoa da.
Ukabila altxatuz gero
hark ere altxatu egingo du.
Ihesi bazoaz, hark ere
zure atzetik egingo du ihes.

Hizkuntza batek ez daki
egiaren ala gezurraren berri.
Hori gizakion kontua da.
Hizkuntza batek ez du hormarik eraikitzen,
kolorez pintatzen ditu.
Hizkuntza batek ez du inor hiltzen,
batu egiten gaitu.

Baina hori bai, hizkuntza bat,
hizkuntza bat hil egiten da.



Kirmen Uribe

 

 

 

 

 

bihotz bakartien kluba '04