bihotz bakartien klubaren literatura eta ideia barriak

 

Denborak ugertutako kale bazterrean batu gara,
ustezko jakituriaren azken farolaren argitik urrun.
Ez diogu ilunari beldurrik, ez dugu negarrik egingo.
Libre gara katerik gabe irakurtzeko,
libre gara diru-kutxetako azken zifretakoak
ez diren aurkibideak idazteko.
Freuden sukursaletan barne-sailekoen laguntzaz
deszifratuko dituzten bertso-jarriak egiten hasi gara.

Lehen oinerako puntua piztu du batek:
Linterna Gorria, gero isiotu dira barria, harria eta orria.

Eta badatoz noizbait gerizak belarrietan eskegi dituztenak,
amodioak eta gaubiolinek erotzen dituztenak,
margo berriak asmatu dituzten margolariak,
aztarnarik utzi gabe alde egin zutenak,
bizirik geratzen diren 40 lapurretatik azkenak,
egundo ezer irabazi gabeak
eta kausa galdu ororen gerlariak.

Besteak, dauzela.

 

 

 




 

bihotz bakartien kluba '03