Bilboko
hilerria
Gerra zibilaren ostean agindu bat
heldu zen Madriletik, kanposantuetako hilarrietan idatzirik zeuden
izen euskaldunak ezaba edota ken zitzaten aginduz.
Hilobien mehatxagarriak!
Arratsetan ziren ikusgai, batik bat,
iretargi zuritan.
Haien euskal izenak harrietarik
lerratzen hasi eta
Espainiako belarrietan
kiribilduko ziren,
Gernikako erara.
Martxan jarri beharra zegoen berriz ere,
mailua eta zizela eskuan oraingoan,
haien higiezintasuna
are higiezinagotzeko asmoz.
Hilobiak lotsagabeak dira,gero.
Izan ere, badira jaten ematen dien eskuari ere
kosk egiten tematzen direnak
Bobi Jones