bihotz bakartien klubaren literatura eta ideia barriak

 


leire bilbao


Gerra eta zu

Gerrak, hegoak jan dizkio uso zuriari.
Gerrak, uso zuriak jan dizkio Hegoari,
Hegoak gerra zuriak jan ditu usu,
usu zuritu dira gerrak Hegoan.

Zuri ere, gerrak hegoak jan dizkizu.
Zuri ere, uso zuriak jan dizkizu gerrak,
Hegoan gerrak uso zuri,
uso gerrak Hegoan,
hegan doazen gerrak,
hegan egiten ez duten usoak,
gerrak Hegoan usu,
hegorik gabeko gerrak,
hegorik gabe zu.


Leire Bilbao

 

 

 

 

bihotz bakartien kluba '04